149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arbizun, 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2109627