149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2021eko lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren ekainaren 9ko 348/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Vianako Udalaren 2021. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Vianako Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hau barne hartzen duela:

Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. Ordezte-tasa (erretiroagatik).

Bigarrena.–Honen berri ematea langileen ordezkariei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hautapen prozesuaren aurreko urrats gisa.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vianan, 2021eko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2109604