149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1668/2021 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, zaintzale lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2019ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 3313/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 182/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 959/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposatu zuen izenda zitezela probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen bazituzten, eta deialdian eskatzen diren agiriak aurkezteko epea ireki zen, deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat. Proposamen hori 2021eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario hauek izendatzea, zaintzale lanpostuan aritzeko: María Ángeles Urmeneta Tejero andrea, Elena Garde Iriarte andrea, María Aránzazu Olcoz Suescun andrea eta Yolanda Albisu Cajal andrea, igoera txandakoak; eta Virginia Zabalza Amatriain andrea, Begoña Ugalde Marchueta andrea, Janna De Miguel Echeverría andrea, Elena Platel Zarzoso andrea, María Laura Tejada Salvatierra andrea, Sara Collado Gómez andrea, María Yolanda Madoz Echeverría andrea, Dunia González Izpura andrea, María José Figueroa García de la Calera andrea eta Alicia Amorena Beroiz andrea, txada irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz (González Tablas kalea 7, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

Urmeneta Tejero, M.ª Angeles

Igoera txanda

0003222

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Garde Iriarte, Elena

Igoera txanda

0003207

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Olcoz Suescun, Maria Aranzazu

Igoera txanda

0003209

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Albisu Cajal, Yolanda

Igoera txanda

0003212

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Zabalza Amatriain, Virginia

Txanda irekia

0003252

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Ugalde Marchueta, Begoña

Txanda irekia

0003256

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

De Miguel Echeverria, Janna

Txanda irekia

0003278

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Platel Zarzoso, Elena

Txanda irekia

0003257

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Tejada Salvatierra, María Laura

Txanda irekia

0003260

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Collado Gómez, Sara

Txanda irekia

0003277

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Madoz Echeverría, M. Yolanda

Txanda irekia

0003231

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

González Izpura, Dunia

Txanda irekia

0003262

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Figueroa García De La Calera, María José

Txanda irekia

0008025

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Amorena Beroiz, Alicia

Txanda irekia

0010514

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2109327