147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko bekak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 568688.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/568688).

A) Onuradunak:

–Gutxienez 16 urte izatea eskabidea aurkezten den egunean.

–Orkoienen erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, eskaera aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.

–Orkoiengo Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak izatea.

–Zehapenik jaso ez izana, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan aipatzen diren arau-hausteengatik.

–Lehen aipatutako ikastaroren batean matrikulatuta egotea.

Beka jasotzeko aukera izanen dute, halaber, aurreko urtean (edo, bestela, euskara ikasi zuten azken urtean) egindako maila errepikatu arren, lehen aldiz errepikatzen ari direnek.

B) Xedea:

Orkoiengo biztanleen artean euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzea, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko euskara ikastaroetan jarduteko bekak emanez, bai araubide estentsiboan (presentziala eta urrutikoa edo autoikaskuntzakoa), bai intentsiboan (baita barnetegiak ere).

C) Zenbatekoa:

Orkoiengo Udalak aurrekontuan euskara ikasteko beken partida bat sortuko du 2.000 euroko zuzkidurarekin, 2021eko udal aurrekontuen kargura.

D) Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau argitaratzen denetik 2021eko irailaren 30era arte.

Orkoienen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2109333