147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ-SUBITZA

Jendaurrean jartzea herri-lurren okupazioa

Olatz-Subitzako Kontzejuak, 2021eko otsailaren 22an egindako bilkura berezian, aho batez onetsi zuen Coyser SL enpresak herri-lur batzuk okupatzea, hura izan da-eta lizitazioa eskuratu duena.

Okupazioaren xedea da legar-hobia lur begetalez estaltzea eta gero lehengoratzea lan osagarri baten bitartez (estalki begetala jartzea eta bideak konpontzea), bat etorriz “Hornikuntza eta ondorengo lehengoratze lanak legar-hobian” deritzon lizitazioaren agiri arautzaileetan jasotako baldintzekin. Hain zuzen, aipatutako bilkuran onetsi zen administrazio klausulen agiria.

Erabilera lagatzeak lur hauei eragiten die:

KONTZEJUA

AZALERA

(m²)

1

Galar zendea

Olatz-Subitza

6

194

E, A eta G

85.858,76

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1190 Foru Legearen 172. artikuluarekin.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.

Espedientea interesdunen eskura dago Kontzejuaren Idazkaritzan.

Olatz-Subitzan, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Angel M. Aranguren Pastor.

Iragarkiaren kodea: L2109824