147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorraren gaineko Ordenantzaren 24. artikulua aldatzeko. Artikulu hori herrigune historikoko UC-1 unitatetik kanpoko lurzatietako eraikin osagarrietako sargune eta atzeraemanguneei buruzkoa da.

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2021eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2109291