147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Erabakia, 2. poligonoko 76. lurzatiaren ofiziozko
ikerketa-espedientea hasteko

Legardako Udalak, 2021eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Legardako udalerriko berdegunea berreskuratzeko 2. faseko lanak direla eta, badakigu 2. poligonoko 76. lurzatiari dagokionez arazoak egon daitezkeela, Legardako Udalaren ondarekoa dela uste denez.

Ikusirik Nafarroako toki entitateek dutela, besteak beste, haien ondasunak ikertzeko ahalmena, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legetik eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretutik ondorioztatzen den irismenarekin.

Udalak, osoko bilkuran, aho batez, erabakitzen du:

1. Ofiziozko ikerketa-espedientea hastea, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 38. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz, 2. poligonoko 76. lurzatiari dagokionez, Legardako Udalaren ondarekoa dela uste baita.

2. Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herri honetako egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan hamabost egunez, espedientearen eraginpeko pertsonek, hilabeteko epean, lehen aipatutako taulan erakusketa bukatutzat eman behar den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, beren eskubiderako egokitzat jotzen duten guztia alegatu ahal dezaten toki-erakundean, beren alegazioen oinarri diren dokumentu guztiak erantsita.

3. Erabaki hau pertsonalki jakinaraztea ikerketa-espedienteak eragiten dien eta ezagunak eta identifikagarriak diren pertsonei.”

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek beren eskubiderako egokitzat jotzen duten guztia idatziz alegatu ahal izan dezaten, beren alegazioen oinarri diren agiriekin batera.

Legardan, 2021eko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2109251