147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko eraikuntza ordenantzen 128. artikuluan (Lantegi, biltegi edo abeltegietako nabeek bete behar dituzten baldintzak diseinuaren eta materialen arloan). Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2021eko ekainaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udal Planeko eraikuntza ordenantzen 128. artikulua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdun legitimoek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Halaber, hasiera batean onetsitako ordenantza Larraungo iragarki-taulan paratuko da.

Mugiron (Larraun), 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2109937