147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC 12-4, UE 13 eta UE 14 unitateak aldatzeko. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko apirilaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, UC 12-4, UE 13 eta UE 14 unitateak aldatzeko, Udal Plan Orokorrean, Lizarrako Udalak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2109664