147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, oposizio bidez, gizarte-hezitzaile lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

Burlatako Udaleko alkateak, maiatzaren 31n emandako 617/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen oinarriak, hautaprobak eginez eta oposizio bidez, izangaien zerrenda eratzeko Burlatako Udaleko Gizarte-Zerbitzuen alorrean, gizarte-hezitzaile lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea hautaprobak eginez eta oposizio bidez, gizarte-hezitzaile lanpostua (B maila) aldi baterako betetzeko, plantillan sortzen diren ordezpenen eta lanpostu hutsen arabera, Burlatako Udalaren Gizarte-Zerbitzuen alorrean. Plantilla organikoan ezarrita daude lanpostuaren ezaugarriak.

1.2. Bete beharreko eginkizunak bere lanbide-kategoriari dagozkionak izanen dira eta Gizarte-Zerbitzuen burutzak ezarritako jarraibideekin bat garatuko dira guztiak. Hona hemen eginbeharretako batzuk:

Oinarrizko zorroak eta Udaleko gizarte-zerbitzuek definitutako oinarrizko programen kudeaketarenak; egin beharreko jarduera nagusiak, baina, erabiltzaileei laguntzea, txostenak prestatzea, prestazioak tramitatzea eta dauden baliabideak kudeatzea izanen dira, eta gizarte eta hezkuntza arloko jarduketei, taldeko eta komunitateko jarduerei eta boluntariotza sustatzeari arreta berezia emanen zaie.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Deialdi honetatik sortzen den aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda kudeatuko da Udalak onetsitako araudi aplikagarriaren arabera.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

Europar Batasuneko zuzenbideari jarraikiz, Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako nazionalitatea dutenek ere sartzea izanen dute lanpostu publiko guztietan, espainiarrei eskatzen zaizkien baldintza beretan, salbu eta botere publikoan zuzenean edo zeharka parte-hartzea dakarten lanpostuetan eta Estatuaren edo administrazio publikoen interesak defendatzea helburu duten eginkizunetan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideei, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, hala nola haien oinordekoei eta ezkontidearen oinordekoei ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baldin eta oinordekoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanda ere, haien bizkar bizi badira.

Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen joan-etorri askea aplikagarria bada.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Gizarte Hezkuntzako diplomadun edo gradudun titulua edo horien baliokidea edukitzea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulua lortzeko moduan egotea, edo lanbide-gaikuntza lortu izanaren egiaztagiria aurkeztea, apirilaren 30eko 4/2009 Legearen hirugarren xedapen iragankorraren 1. kasuan jasotakoaren arabera, lege horren bidez eratu baitzen Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala. Lege horretan gaikuntza ematen zaie lizentziatura edo diplomatura mailako unibertsitate-prestakuntza dutenei, 2001-2002 ikasturte akademikoa baino lehenago hasia, eta gizarte hezkuntzari berez dagozkion lan eta eginkizunetan gutxienez hiru urteko edo gehiagoko lanbide esperientzia, jarduera nagusia edo bakarra izanda, eta behar bezala frogatuta 2005eko urtarrilaren 1a baino lehen.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Euskaraz jakitea derrigorrezkoa duten lanpostuak lortzeko, beharrezkoa izanen da C1 euskara titulua edo baliokidea izatea egiaztatzea; euskara merezimendutzat jotzen denean, euskarako titulu ofiziala edo maila proba egiteko eskaera aurkeztu beharko da eskabidean (II. eranskina).

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta kontratazioak dirauen bitartean.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Eskabideak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Erregistro Telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.burlada.es) aurkeztu beharko dira, NAN-e bidez edo ziurtagiri digitalaren bidez (CLAVE), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan, 3. apartatuan, ezarritakoaren arabera, “administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela”. Halaber, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian. Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen-prozesuei buruzko xedapenetan hau ematen da aditzera: “Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskaerak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.” Alkatetzaren 381/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki da Burlatako Udalari aukera ematea hautapen-prozesuetan eskabideak eta gainerako agiriak elektronikoki aurkezteko, izangaiak aurkezpen elektronikorako gai direla uste bada. Deialdi honetan eskatzen diren tituluengatik eta bete beharreko eginkizunengatik, aski justifikatutzat jotzen da eskabideak eta gainerako agiriak elektronikoki aurkezteko eskakizuna.

Eskabide horiek lotuko zaizkio deialdi honen II. eranskinean argitaratutako ereduari.

Parte hartzeko eskabidea bete beharko dute izangaiek eta honako agiri hauen kopia soilak aurkeztu beharko dituzte:

1) 2.c) oinarrian jasotzen den titulazioa.

2) Tasen ordainketen frogagiria edo ordaintzetik salbuetsita egotearena.

3) Euskararen ezagutzaren ziurtagiri ofiziala, edo eskabidean adieraztea proba egiteko eskaera.

4) Desgaitasunaren egiaztagiri ofiziala.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak. Kontratatzeko deitzen zaienean, ekarri behar dute jatorrizko dokumentazioa, edo haren kopia konpultsatua edo behar bezala kautotua, titulazioa barne, indarreko legediarekin bat. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen ez badu, izangai hori zerrendatik kanporatuko da.

Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Azterketa eskubideak.

Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoak izanen dira azterketa eskubideak; izan ere, ordenantza horrek arautzen du Burlatako Udaleko langileen lanpostuen deialdien tramitazioa, eta 15 euroko zenbatekoa ezartzen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatuari jarraituz, tasaren zenbatekoa ordaintzen ahalko da modu hauetako batean:

–Transferentzia agindua eginen da honako honen alde: “Burlatako Udala. Hautaprobak, gizarte-hezitzailea”, eta tasaren zenbatekoa honako kontu korronte honetara igorriko da: ES75 2100 5256 6722 0005 7282 (La Caixa).

Behar den tasa ez ordaintzea nahikoa arrazoi izanen da izangaia hautapen prozeduratik baztertzeko.

Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen baldin izangaia baztertzen bada berari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, esaterako beharkizunak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere salbuetsiko hautaproban parte hartzeko eskaera behar den denboran eta forman aurkeztu behar izatetik, eta hala egin ezean izangaia baztertuko da, nahiz eta azterketa eskubideak ordaindu.

4. oinarria. Prozedura.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat, “Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatzen ahalko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoek, hautatzeko honako sistema hauekin bat: (...) c) Kasuan kasuko lanpostua aldi baterako betetzeko hautaproben deialdi publikoaren bidez osaturiko izangaien zerrendak, dagokion hautaproban lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz.”

Halaber, 42. artikuluak ezartzen du honako hau: “Nolanahi ere, aldi baterako langileak hautatzeko prozeduretan kontratazioa ahalik eta arintasun handienarekin egitea bilatuko da.”

Egokitzat jotzen bada, lan-eskaintza hau Foru Komunitatean gehien saltzen diren idatzizko komunikabideetan argitaratuko da, behar bezala zabal dadin, bai eta bandoak edo bestelako bitartekoak erabiliz ere, eskaintzaren zabalkundea indartzeko.

5. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.burlada.es). Baztertutakoek erreklamazioak egin ditzakete edo akatsak zuzendu, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunean.

5.2. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Alkatetzak ebazpena emanen du, onesteko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta adierazteko oposizioaldiaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia. Orobat, aginduko du argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.burlada.es). Gero, epaimahaiak argitaratuko ditu gainerako ariketak egiteko iragarkiak, erregelamenduz ezarrita dagoen moduan.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangaien behin betiko zerrenda eta jendaurrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es), deialdi honetan ezarritako hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat denbora edo formari dagokionez betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Hautapen-prozesuan epaimahaiak jakiten badu izangairen batek ez dituela parte hartzeko baldintzak betetzen, interesdunari entzun ondoren, Alkatetzari jakinaraziko dio, izangaia baztertu dadin proposatuko dio eta aditzera emanen dizkio, orobat, izangaiak eskaeran egindako faltsukeriak edo baieztapen okerrak, behar diren ondorioetarako. Kasu horretan, behar den ebazpena eman arte, izangaiak hautapen-prozesuan parte hartzen jarrai dezake, baldintzapean.

Zerrendan akats materialik edo egitatezkorik dagoela ikusiz gero, noiznahi zuzendu daiteke, ofizioz edo interesdunak eskaturik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

6. oinarria. Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Lehen epaimahaikidea: Yolanda Unanua Villava, Burlatako Udaleko Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuko gizarte-hezitzailea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Bigarren epaimahaikidea: Atarrabiako Udaleko Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuko gizarte-hezitzailea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Hirugarren epaimahaikidea: langileen ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: langileen ordezkari sindikal bat.

–Epaimahaiko idazkaria: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

6.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hala adierazi, baldin suertatzen badira abstenitzeko arrazoiak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedaturikoaren arabera.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko legez ezarritako kausak direla eta, aditzera emanen da, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da bertan egotea epaimahaiburu edo idazkari lanak egiten dituztenak eta, gutxienez, kideen erdiak.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.6. Izangaien artean gerta daitezkeen berdinketak zozketa bidez ebatziko ditu kalifikazio epaimahaiak. Giza Baliabideen Alorrean eginen da zozketa, eta ukituak direnei deitu eginen zaie bertara daitezen.

7. oinarria. Oposizioaldia nola eginen den.

7.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da eta 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.

Oposizioa, aurreikuspenen arabera, 2021eko irailean hasiko da.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Burlatako Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.2. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

Lehenbiziko proba, 50 puntu, gehienez ere:

Proba teorikoa izanen da, eta test motako 100 galdera erantzun beharko dira gehienez ere, idatziz, oinarri hauetako I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa, proba egiteko egunean berean zehaztuko dira.

Proba honetan 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.

Bigarren proba, 45 puntu, gehienez ere:

Teoriko-praktikoa izanen da, eta epaimahaiak I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz eta lanpostuko eginkizunei buruz planteatutako kasu praktiko bat edo batzuk garatu eta ebatzi beharko dira.

Proba egiteko denbora, proba egiteko egunean berean zehaztuko da.

Proba honetan 45 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 22,5 puntu lortzen ez dituztenak.

Plika sistemaren bidez eginen da bigarren proba hau.

Lehenengo eta bigarren probak, epaimahaiak egoki baderitzo, egun berean egiten ahalko dira; hala bada, lehenengo proba gainditzen ez duten izangaiei ez zaie bigarren proba zuzenduko.

Hizkera ez-sexistaren erabilera:

Aurreko proba guztien artean, gehienez ere osoko puntuazioaren %95 eskuratu daiteke. Gainerako %5 erreserbatuko da baloratzeko idazketa probetan hizkuntza ez-sexistaren erabilera. Balorazioa Udaleko Berdintasun alorrak eginen du, eta oposizioaldiko proba guztiak gainditu dituzten pertsonei eraginen die. Balorazio hori ez da baztertzailea izanen.

Udalaren webgunean (www.burlada.es) kontsultatu daiteke hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako jarraibideak dituen dokumentazioa, ukatu gabe beste iturri edo eskuliburu batzuk.

Euskararen balorazioa:

Euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuetarako aurkeztu beharko da C1 titulua, baliokidea edo goragoko mailakoa.

Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo ofizialki baliokidea den titulazio baten bidez frogatzen ahalko da, edo, bestela, epaimahaiak zehaztuko duen proba gaindituz.

Euskara merezimendutzat jotzen den lanpostuetarako, C1 maila baloratuko da gehienez, Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 16. artikuluaren arabera. Puntuazioa, gehienez ere, hautapen-prozesuko puntuazio osoaren %10 izanen da, plantilla organikoaren arabera.

Puntuazioa proportzionalki adjudikatuko da, eta gehienezko puntuazioa C1 izanen da, eta gutxienekoa A1, Hizkuntzen Europako Esparru Bateratuko titulazioak eta horien titulazio baliokideak oinarri hartuta.

Aurkeztutako mailarik altuenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inola ere batuko bi mailatako edo gehiagotako puntuak.

7.2 oinarrian jasotako probak gainditu dituzten izangaiek bakarrik egiaztatu beharko dituzte, agiri bidez, probaren emaitzak, edo, bestela, euskara-proba egiteko eskatu, hiru eguneko epean, udalaren web-orrian behin betiko argitaratzen direnetik hasita.

Dei egiteak hautagai bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera eginen dira, eskainitako lanpostuaren hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak kontuan hartuta.

8. oinarria. Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Probak bukatuta, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrendaren proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari. Proposamen hori loteslea izanen da deialdia egin duen organoarentzat.

8.2. Hautaturiko pertsonen azken zerrenda osatuko dute probak gainditu dituztenek, puntuazio-ordena zorrotzari jarraikiz.

8.3. Alkatetzaren ebazpen bidez onetsiko da probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortzen duten puntuazio-ordenaren arabera, eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da. Edonola ere, hautatutako langileak gai izan beharko dute lanpostu honetan aritzeko. Horregatik, hautatutako izangaiak, kontratatua izan aurretik, Burlatako Udalak eginen duen gaitasun azterketa gainditu beharko du. Azterketa hori gainditzen ez duena hautatuen zerrendatik baztertua izanen da ondorio guztietarako.

9. oinarria. Dei egitea.

9.1. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Burlatako Udalean sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

9.2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren laugarren apartatuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatu dadin, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeari dagokionez, parte hartzen dutenek, hautapen-prozesu hau gainditu beharko dute, honako oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

10. oinarria. Errekurtsoak:

Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira kalifikazio epaimahaiak eginak, honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Burlatako Udaleko gizarte-zerbitzuak (Udalaren webgunean argitaratutako informazioa).

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. I. titulua.

3. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. I., II., III., V. eta VII. tituluak.

4. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

5. gaia.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.

6. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte-Zerbitzuei buruzkoa.

7. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, ekainaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

8. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

9. gaia.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak garatzen dituena. Hitzaurrea, I. eta II. kapitulua.

10. gaia.–2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Bolondres lanari buruzkoa.

11. gaia.–28/2018 Foru Legea, abenduaren 26koa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubide Subjektiboari buruzkoa.

12. gaia.–David eta Emanzipa programa.

13. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Atariko titulua.

14. gaia.–30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2018 Foru Dekretua, gizarte-zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

15. gaia.–130/1999 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, laguntza ekonomikoak arautzen dituena, gizartetik baztertuta daudenak gizartean eta lanean txertatzeko programetarako: enplegu sozial babestua. 340/2019 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea.

16. gaia.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

17. gaia.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

18. gaia.–Nafarroan Foru Komunitatean Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integrala (2018-2023).

19. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. Jakinaraztea, baloratzea eta esku-hartzea haurren babesgabetasun egoeretan; babesgabetasun-egoera posibleak detektatzea eta jakinaraztea. Ikerketa eta ebaluazio prozesua. Erabakiak hartzea eta kasu-plana (garapena eta ixtea). Familietan esku-hartzeko programa.

20. gaia.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duena. Eskubidearen xedea, definizioak eta titularrak.

21. gaia.–Nafarroako Gizarte-Zerbitzuen Plan Estrategikoa, 2019-2023.

22. gaia.–Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren lanbide agiriak. Lanbidearen definizioa, kode deontologikoa eta funtzioen eta eskumenen katalogoa. (Agiria eransten da).

23. gaia.–Gurasotasun positiboa eta familiei laguntzeko tokiko politikak. FEMC. (Agiria eransten da).

24. gaia.–Metodologia esku-hartze sozialean. Faseak, honako honetan jasotakoaren arabera:

“Metodología de la intervención social”. Sandra Losada Menéndez.

25. gaia.–Tratu ona eta atxikimendua, honako honetan jasotakoaren arabera:

“Los desafíos invisibles de ser madre o padre”. Jorge Barudy eta Maryorie Dantagnan.

26. gaia.–Akonpainamendu soziala, esku-hartzeko metodoa inklusio prozesuetan: definizio adostua, ezaugarriak eta esku-hartze plana (agiria eransten da).

27. gaia.–Elkarrizketa motibazionala eta teknikak (agiria eransten da).

28. gaia.–Prebentzioa: kontzeptua eta motak, honako honetan jasotakoaren arabera:

“Bases científicas de la prevención de las drogodependencias”. Elisardo Becoña Iglesias. Santiago de Compostelako Unibertsitatea.

29. gaia.–Drogak eta adikzioak prebenitzeko III. plana. PASE programa.

30. gaia.–Talde-lana, honako honetan jasotakoaren arabera:

“Trabajo en equipo”. Ezequiel Ander - Egg; M.ª José Aguilar.

31. gaia.–Proiektu sozialak egitea, kudeatzea eta ebaluatzea, honako honetan jasotakoaren arabera:

“Elaboración, gestión y evaluación de proyectos sociales. Intervención social y programación”. Tomás Fernández García eta Laura Ponce de León Romero.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109454