147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

227/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuei baimena ematen diena hizkuntzak irakats ditzaten Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak Araubide Bereziko Hizkuntza Irakaskuntzen curriculumekin bateratuz, betiere, NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren koordinaziopean.

Kontuan hartuta abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua, ezartzen duena Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailen, tarteko mailen eta maila aurreratuen curriculuma (lege horrek Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen), eta NUHEOren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostenak izanik, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu zuen azaroaren 21ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuk baimentzeko hizkuntzak irakats ditzaten bateratuz Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak eta Hizkuntzen Urrutiko Irakaskuntza Ofizialaren curriculumak, betiere, NUHEOren koordinaziopean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako ikastetxeei, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Bigarren Irakaskuntzako Atzerriko Hizkuntzen curriculumak irakats ditzaten Araubide Bereziko Hizkuntzen Irakaskuntzaren curriculumekin bateratuz, kasuan-kasuan adierazten den hizkuntzan, NUHEOrekiko lankidetza programaren arabera.

2. Ebazpen honen eranskinean aipatu diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena izanen dute, beraz, dagozkien hizkuntzak irakasteko Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumak hizkuntzen urrutiko irakaskuntza ofizialekoekin bateratuz, NUHEOk koordinaturik, betiere, NUHEOren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideetan ikasturte bakoitzerako onesten diren arauetan finkatzen den mailaketaren arabera.

3. Baimendu diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak borondatez sartuko dira programan, eta matrikula egin beharko dute bai Bigarren Hezkuntzako ikastetxean, bai NUHEOn ere. Hortaz, ikasle horien ebaluazioa desberdina izanen da ikasketen balio akademikoaren arabera: alde batetik, Atzerriko Hizkuntza eta/edo Euskal Hizkuntza eta Literatura gainditzea Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzan, bere ebaluazio prozesua izanen duena, eta beste aldetik, hala badagokio, NUHEOren agiria lortzea, dagokion hizkuntzan.

4. Programa honetan hasten diren ikasleei ikastetxeek bermatuko diete bertan segituko dutela, harik eta Hizkuntzen Irakaskuntza Espezializatuen ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak bukatutzat eman dezake ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den baimena, honako kasu hauetan:

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak gertatuz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen zerrenda, zeinei lankidetza onesten baitzaie Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin (NUHEO), bateratzearren Bigarren Hezkuntzako curriculumak eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko curriculumak, adierazten diren hizkuntzetan, 2021-2022 ikasturtetik aurrera

IKASTETXEA

HERRIA

ALEMANA

EUSKARA

INGELESA

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

Iñaki Ochoa de Olza DBHI

Iruña

Iparralde DBHI

Iruña

Sarriguren DBHI

Sarriguren

Iragarkiaren kodea: F2109270