140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, alde batetik, “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebazten duena, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta bestetik, proiektua behin betiko onesten duena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2021 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi zen proiektu hau: “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)”. Horrekin batera, jendaurrean jarri zen, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez desjabetzearen ondorioetarako.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2021/104565 alegazioa, María Victoria Gaztelumendi Galzagorri andreak aurkeztua.

Eskatzen du proiektuan aurreikus dadila Sunbillako 2. poligonoko 430. lurzatian sartzeko bidea leheneratzea, obrek ukituko baitute.

Erantzuna:

Eskaera baiesten da. Eraikuntza proiektuan aurrekontu-partida bat jaso da lurzati horretako hesia eta sarrera leheneratzeko.

2.–2021/117352 alegazioa, Gorka Arrechea Oyarzabal jaunak aurkeztua.

Eskatzen du soinu-afekzioa gutxitzeko pantaila akustikoak jartzea Sunbillako 2. poligonoko 546. lurzatian.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Egin den azterketa akustikoan, identifikatu da eremu horretan legez ezarritako zarata-mailak gainditzen direla. Horregatik, proiektuan aurreikusi da errepidearen ezkerreko bazterrean pantaila akustikoak jartzea 49+648 KPtik 49+727 KPra eta 49+841 KPtik 49+964 KPra.

3.–2021/144098 alegazioa, José Luis Arrechea Arrechea jaunak aurkeztua.

Eskatzen du aterabide bat Doneztebeko 1. poligonoko 204 A lurzatitik Sunbillako biribilgunean sartzeko erreira.

Erantzuna:

Eskatutakoa ez da onartzen. Mugakide diren jabetzak dezelerazio errei batekin konektatzea salbuespen kasuetan baizik ez da onartzen. Kasu honetan, konexio bat aurreikusita dago etorkizunean eginen den dezelerazio erreiarekin, 49+120 KPan, inguru hartan dauden jabetzei zerbitzu emateko, besteak beste, Doneztebeko 1. poligonoko 204 A lurzatiari.

4.–2021/154375 alegazioa, Bertizaranako Udalak aurkeztua, Lourdes Argain Vergara andrea ordezkatuz.

1. Eskatzen da, obra bukatu ondoren, Bertizaranako 1. poligonoko 319. lurzatiko belardia erein dadila, jarduketaren aurretik zituen produkzio baldintza beretan geldi dadin.

2. Eskatzen da ezen, obretan Bertizaranako 1. poligonoko 319., 282. eta 331. lurzatietako itxiturak ukituz gero, ordeztuak izan daitezela, gaur egun dauden baldintza beretan uzteko.

3. Eskatzen da “Ibarrondoa” landetxean, 44+850 KPan, soinu-kutsadura gutxitzeko pantaila akustikoak jar daitezela.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartzen da. Proiektuaren aurrekontuan partida bat jaso da obrek ukitzen dituzten lurzati guztiak hasierako egoera berean uzteko.

2. Alegatutakoa onartzen da. Ez dago aurreikusia alegazioan aipatzen diren lurzatien hesia ukitzea. Dena dela, proiektuaren aurrekontuan zenbait partida jaso dira obrek ukitzen dituzten lurzati guztiak hasierako egoera berean uzteko.

3. Alegatutakoa onartzen da. Egin den azterketa akustikoan, identifikatu da eremu horretan legez ezarritako zarata-mailak gainditzen direla. Horregatik, proiektuan aurreikusi da errepidearen ezkerreko bazterrean pantaila akustiko bat jartzea 44+660 KPtik 44+982 KPra.

5.–2021/155041 alegazioa, Sunbillako Udalak aurkeztua.

1. Eskatzen da zehaztea zein tokitan jarriko diren pantaila akustikoak. Eskatzen da, orobat, horrelako pantailak instalatzea herrigunea babesteko, bai eta Sunbillako tunelaren iparraldeko ahoaren ondoan dauden baserriak eta sakabanaturik dauden beste baserri batzuk babesteko.

2. Eskatzen da debekatzea txirrindulariek N-121-A errepidetik zirkulatzea, Sunbillako udal mugarte osoan.

3. Eskatzen da proiektuan sar dezatela oinezkoentzako pasabide bat Sunbillako lotunean, NA-1210 errepidea eta errepidearekin paralelo doan bidea konektatzeko.

4. Eskatzen da proiektuan sar dezatela Sunbillako lotunea eraikitzeko obrek ukitutako zerbitzu guztiak leheneratzea.

Erantzuna:

1. Eskatutakoa hein batean onartzen da. Tarte horren azterketa akustikoan, legez ezarritako zarata-mailak gainditzen diren eremuak identifikatu dira. Proiektuan, eremu horietarako zuzenketa neurriak aurreikusi dira.

Hala, Sunbillako udal mugarteari dagokionez, pantaila akustikoak jarriko dira tarte hauetan:

–49+613 KParen eta 49+699 KParen artean, eskuineko bazterrean.

–49+648 KParen eta 49+727 KParen artean, ezkerreko bazterrean.

–49+841 KParen eta 49+964 KParen artean, ezkerreko bazterrean.

2. Eskatutakoa onartzen da. Debekatzen da txirrindulariek N-121-A errepidetik zirkulatzea, Sunbillako udal mugarte osoan. NA-1210 errepidetik eta Bidasoko bide berdetik zirkulatuko dute.

3. Eskatutakoa onartzen da. Proiektuan, oinezkoentzako pasabide bat sartu da Sunbillako lotunean.

4. Eskatutakoa onartzen da. Proiektuan, obrek ukitutako zerbitzu guztiak leheneratzea jaso da.

6.–2021/155411 alegazioa, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak aurkeztua.

Eskatzen da Arrizuriaga juntetxera sartzeko bidea alda dezatela, 47 KPan dagoena, ikusita zein zaila den gaur egun juntetxetik N-121-A errepidera jaistea.

Erantzuna:

Ez da alegatutakoa onartzen. Dena dela, inguru horretan, bazterbideko lerro zuria errepidearen barreneko aldera mugitu da. Horrela, toki gehiago egonen da ateratzeko maniobra egiteko.

7.–2021/158694 alegazioa, Atlas Asesores SLk aurkeztua, Modesto Garro Iparraguirre ordezkatuz.

Eskatzen du tokiz alda dezatela 48+700 KPan aurreikusi den biribilgunea.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Biribilgune hori hegoalderantz eraman da, 48+300 KPra.

8.–2020/159750 alegazioa, Amparo Garro Iparraguirre andreak aurkeztua.

Eskatzen du tokiz alda dezatela 48+700 KPan aurreikusi den biribilgunea.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Biribilgune hori hegoalderantz eraman da, 48+300 KPra.

9.–2021/160881 alegazioa, Rodrigo Radovan Díaz jaunak aurkeztua, TÜV Rheinland Navarra SA ordezkatuz.

Eskatzen du tokiz alda dezatela 48+700 KPan aurreikusi den biribilgunea.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Biribilgune hori hegoalderantz eraman da, 48+300 KPra.

10.–2021/160909 alegazioa, CEDIPSA-Compañía Española Distribuidora de Petróleos SAk aurkeztua.

Eskatzen du tokiz alda dezatela 48+700 KPan aurreikusi den biribilgunea.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Biribilgune hori hegoalderantz eraman da, 48+300 KPra.

Nafarroako Gobernuak, 2021eko maiatzaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu du presakoa dela “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko eraikuntza proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea.

Bat etorriz Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 4. eta 6. zenbakietan ezarritakoarekin, bidezkoa da proiektuari behin betiko onespena ematea, zeinak berekin ekartzen baitu onura publikoaren deklarazioa eta ondasunak okupatu eta eskubideak erosi beharra.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Azalpen zatian adierazi bezala ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” .

2. Behin betiko onestea “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko proiektua. Aurrekontua 21.656.499,16 eurokoa da, BEZa gabe.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

4. “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean ager daitezen Baztango, Bertizaranako, Doneztebeko eta Sunbillako herriko etxeetan, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak egiteko.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

6. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

8. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzura eta Desjabetze Atalari, baita Baztango, Bertizaranako, Doneztebeko eta Sunbillako udalei ere, eta azken horiek premiatzea beren herriko etxeetako iragarki-tauletan argitara dezaten.

9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 3an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“N-121-A ERREPIDEA 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO PROIEKTUA, 40+900 KP-TIK 52+430 KP-RA
(ARRIGAZTELUKO TUNELAREN HEGOALDEKO AHOA)”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

ESP. M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Ingurumena)

384

6

115A

Elkorra

1

6

115F

Larreak

BA-02

Iturralde Arratxe, Fernando

96

6

153A

Zuhaitz eta larreak

Iturralde Echeverría, Javier

Arrechea Maritorena, Itxaso

BA-03

Ezezagunak

56

6

154A

Larreak

BA-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Ingurumena)

50

6

221A

Larreak

BA-05

Arregui Igoa, José Ramón

28

7

228A

Elkorra

BERTIZARANAKO UDAL MUGARTEA

BE-03

Bostargi SL

5

4

448A

Lurzorua

BE-04

Bostargi SL

27

4

118A

Lurzorua

BE-06

Argain Vergara, Lourdes

17

1

319A

Belardia

BE-07

Andresena Echeverría, Miguel

15

1

320A

Belardia

BE-10

Canals-Echenique De Febrer, Eugenio José

58

1

323A

Larreak

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-01

Maderas Zabala SA

99

1

61A

Elkorra

DO-02

Maderas Zabala SA

26

1

60A

Elkorra

DO-05

Ruiz De Alda Moreno, Andrea

144

1

272A

Almendrondoak

Ruiz De Alda Moreno, Carolina

Ruiz De Alda Moreno, Juan Ignacio

Ruiz De Alda Moreno, María Loreto

Ruiz De Alda Moreno, María Pilar

Ruiz De Alda Moreno, Ana

Ruiz De Alda Moreno, Julio

DO-07

Zabala Loyarte, Emilio

12

1

254A

Makaldiak

280

1

254D

Elkorra

DO-08

Iberdrola SA

119

1

481A

Elkorra

DO-09

Gracenea Zugarramurdi, Mercedes

173

1

226A

Askot. zuhaitzak

DO-10

Doneztebeko Udalaren herri-lurrak

9

1

407A

Hariztia

DO-11

Garro Iparraguirre, Modesto

26

1

223A

Hariztia

DO-13

Garro Iparraguirre, Modesto

1181

1

217A

Hariztia

DO-14

Garro Iparraguirre, Modesto

1

1

214A

Larreak

181

1

214B

Lurzorua

DO-15

Garro Iparraguirre, Modesto

168

1

502A

Lurzorua

DO-16

Garro Iparraguirre, Modesto

3

1

213A

Makaldiak

DO-18

Garro Iparraguirre, Modesto

1074

1

210A

Belardia

DO-19

Garro Iparraguirre, Vicente

29

1

56A

Belardia

DO-20

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

486

1

132A

Elkorra

DO-21

Salaverria Biurrarena, José Manuel

408

1

479A

Lurzorua

DO-22

Salaverria Biurrarena, José Manuel

95

1

478A

Lurzorua

Salaverria Biurrarena, Miguel María

DO-23

Salaverria Biurrarena, María Magdalena

316

1

477A

Lurzorua

DO-24

Garro Iparraguirre, Araceli

11

1

206B

Lurzorua

DO-25

Salaberria Larralde, Igone

24

1

475A

Lurzorua

Salaberria Larralde, Sara

Goicoechea Salaberria, Ainhoa

Goicoechea Salaberria, Imanos

DO-26

Otero Bardón, Laurentino

220

1

476A

Lurzorua

Salaverria Biurrarena, María Magdalena

DO-27

Arrechea Damboriena, Pedro María

213

1

204A

Alorra Lehorreko alorrak

DO-28

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

3

1

201A

Belardia

DO-29

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

717

1

131A

Elkorra

SUNBILLAKO UDAL MUGARTEA

SUN-01

Gaztelumendi Galzagorri, María Victoria

251

2

430A

Belardia

SUN-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

876

2

560A

Lurzorua

SUN-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

62

2

3A

Lurzorua

SUN-04

Apezteguia Juancorena, José

154

2

433A

Belardia

SUN-05

Apezteguia Juancorena, José

23

2

91A

Lurzorua

SUN-06

Baztarrica Taberna, Inés María

37

2

434A

Lurzorua

SUN-07

Apezteguia Juancorena, José

315

2

90A

Lurzorua

SUN-08

Gaztelumendi Galzagorri, Juan

94

2

7A

Lurzorua

Gaztelumendi Galzagorri, María Victoria

SUN-09

Gamboa Ibarra, Carlos

58

2

8A

Lurzorua

SUN-10

Arrechea Manterola, José María

35

2

9A

Lurzorua

SUN-13

Alzuri Bertiz, Francisco

45

2

94A

Pinudia

SUN-14

Guerrero Manterola, María Amalia

83

2

159A

Larreak

Guerrero Manterola, María Magdalena

Guerrero Manterola, María Del Pilar

Guerrero Manterola, Juan Francisco Javier

Guerrero Manterola, Valentín

SUN-15

Irazoqui Manterola, Fernando

77

2

161A

Belardia

SUN-16

Irazoqui Manterola, Fernando

14

2

69A

Ibarbasoa

SUN-17

Apezteguia Vertiz, María Isabel

1

2

160C

Elkorra

Apezteguia Vertiz, José

33

2

160A

Larreak

Apezteguia Vertiz, José Antonio

Apezteguia Vertiz, María Lourdes

SUN-18

Gutiérrez Cancela, María Montserrat

116

1

651A

Belardia

Tellechea Vertiz, Javier María

SUN-19

Vertiz Gamboa, María Jesús

400

1

649A

Belardia

19

1

649C

Askot. zuhaitzak

SUN-20

Inda Arregui, Isabel

45

1

684A

Pinudia

SUN-24

Galzagorri, Juan

82

2

4A

Lurzorua

Instalazio osagarriek eta biltegiek ukitutako lurzatiak

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BERTIZARANAKO UDAL MUGARTEA

BE-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

3281

2

196A

Lurzorua

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-01

Maderas Zabala SA

2234

1

61A

Elkorra

DO-02

Maderas Zabala SA

1939

1

60A

Elkorra

SUNBILLAKO UDAL MUGARTEA

SUN-21

Etxebeste Arretxea, Miren Iosune

10693

2

101A

Lehorreko alorra

Etxegia Telletxea, Pello

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA M2

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-03

Maderas Zabala SA

2302

1

292A

Elkorra

DO-04

Zabala Loyarte, Emilio.

583

1

490A

Elkorra

SUNBILLAKO UDAL MUGARTEA

SUN-22

Etxebeste Arretxea, Miren Iosune

2137

2

102A

Belardia

Etxegia Telletxea, Pello

5358

2

102B

Iralekua

3184

2

102D

Larreak eta zuhaitzak

SUN-23

Etxebeste Arretxea, Miren Iosune

13235

2

103A

Iralekua

Etxegia Telletxea, Pello

Ukitutako telekomunikazio zerbitzuak berrezartzea.

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA

EZARTZEA
ML-M 2

M2

EUSKARRIA-KUTX.

ALD. BAT.

OKUP. M2

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Ingurumena)

-

-

-

289

TE

6

221A

Larreak

BERTIZARANAKO UDAL MUGARTEA

BE-06

Argain Vergara, Lourdes

-

-

-

40

TE

1

319A

Belardia

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-05

Ruiz De Alda Moreno, Andrea

-

-

-

137

TE

1

272A

Almendrondoak

Ruiz De Alda Moreno, Carolina

Ruiz De Alda Moreno, Juan Ignacio

Ruiz De Alda Moreno, María Loreto

Ruiz De Alda Moreno, María Pilar

DO-07

Zabala Loyarte, Emilio

9

13

0,16-1

61

TE

1

254D

Elkorra

DO-08

Iberdrola SA

-

-

-

167

TE

1

481A

Elkorra

DO-19

Garro Iparraguirre, Vicente

2

7

-

19

TE

1

56A

Belardia

DO-21

Salaverria Biurrarena, José Manuel

23

30

0,75-3

61

TE

1

479A

Lurzorua

DO-22

Salaverria Biurrarena, José Manuel

13

19

0,25-1

64

TE

1

478A

Lurzorua

Salaverria Biurrarena, Miguel María

Ukitutako telefonia zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA

EZARTZEA

ML-M2

M2

EUSKARRIA-KUTX.

ALD. BAT.

OKUP. M2

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BERTIZARANAKO UDAL MUGARTEA

BE-03

Bostargi SL

26

76

1-4

126

TL

4

448A

Lurzorua

4

12

-

83

TL

4

448B

Lurzorua

Ukitutako elektrizitate zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA

EZARTZEA

ML-M2

M2

EUSKARRIA-KUTX.

ALD. BAT.

OKUP. M2

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-06

Sarratea Arregui, José Diego

4

17

-

-

LE

1

257A

Askot. zuhaitzak

DO-07

Zabala Loyarte, Emilio

7

29

1-6

236

LE

1

254A

Makaldiak

24

90

1-6

172

LE

1

254D

Elkorra

Ukitutako hornidura zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA

EZARTZEA

ML-M2

M2

EUSKARRIA-KUTX.

ALD. BAT.

OKUP. M2

ZERB.

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

DONEZTEBEKO UDAL MUGARTEA

DO-28

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

-

-

-

146

Horn.

1

201A

Belardia

DO-29

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

-

67

-

155

Horn.

1

131A

Elkorra

F2109167

Iragarkiaren kodea: F2109167