140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Urzainkiko Udalak, 2021eko ekainaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Urzainkiko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hala betez azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Urzainkin, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Félix Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2108948