140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizazio proiektua, Lizasoko 2. poligonoko 3036. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2021eko maiatzaren 19an emandako 137/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen espediente hau: “Lizasoko (Ultzama) U.E.–0.8. exekuzio unitatea (katastroko 2. poligonoko 3036. partzela) urbanizatzeko proiektua”.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauen ondorioetarako: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 168.-170., 72., 74. eta 79. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2108847