140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Lizasoko 2. poligonoko 3036. partzela borondatez birpartzelatzeko proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2021eko maiatzaren 18an emandako 135/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da espediente hau: “Borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintzako hitzarmena, Ultzamako Udalari dirutan ordaintzeko hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena, dagokiona Lizasoko (Ultzama) U.E.0.8. exekuzio unitateari (2. poligonoko 3036. partzela)”.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauen ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3-b), 96.3-c), 25., 26. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta, orobat, arau horren 149. artikulutik 156.era bitartekoak, 168. artikulutik 170.era bitartekoak eta 72., 74. eta 79. artikuluak.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2108846