140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, prestazio ekonomikoak emateko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako, 2021-2022 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 567266.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/567266).

A.–Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Benetan Tuteran bizitzea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta adingabearekin bizi den aita edo ama edo tutorea), laguntza jaso bitartean ere bai. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatzea eta elkarrekin bizi direla.

b) Deialdiari dagokion ikasturtean, bere ardurapean izatea adingabeak, 1. oinarrian aipatzen diren mailetako batean.

c) Behar objektiboa izatea, betiere oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan egonik. Hain zuzen, ikasleen familiek laguntza eska dezakete egoera honetan daudenean: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko apartatuan ageri diren gehieneko mugak.

d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.

e) Baldintzak frogatu beharko dira oinarri hauetan xedatzen denaren arabera, salbu udal artxiboetan jasorik dauden datuak.

B.–Xedea: deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, liburuak eta/edo material didaktikoa eskura ditzaten Tuteran erroldaturik egonik bertan bizi diren ikasleek (alegia, fitxak, koadernotxoak, irudi-orriak edo hainbat material idatziren fotokopiak); zehazki, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan ikasten ari diren ikasleek (1., 2. edo 3. ikasmaila).

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira dirulaguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak laguntzak ematen baitituzte liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko.

Dirulaguntza biztanleriaren berariazko sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta egoera sozioekonomiko zailean dauden familiendako.

C.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. (Telefonoa: 948826761).

D.–Zenbatekoa: 3.000,00 euro. Gehienez ere 50 euroko diru-laguntza eman daiteke pertsonako.

E.–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 1ean hasiko da, eta 30ean bukatuko.

Tuteran, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2108932