140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

264E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau ebazten baita: “Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”. DDBN identifikazioa: 540530.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 548E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten”.

Eskabideak aurkezteko epean, zeina 2021eko otsailaren 16an bukatu baitzen, Nafarroako toki entitateek sustatutako 45 proiekturen eskaerak erregistratu ziren.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin du 2021eko apirilaren 28an. Ebaluazioaren emaitzak I. eta II. eranskinetan ageri dira xehaturik, oinarrien A eta B epigrafeen arabera.

Horrenbestez, ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, zeina espedientean baitago, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako eskaera hau ez onartzea, 7. oinarriaren 7.2 puntuan xedaturik dagoenari jarraikiz, ezin zuzenduzkoa baita proiektua deskribatzeko dokumentazioa faltatzea:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

ARRAZOIA

Eguesibarko Udala

P3108500D

Parte-hartzea sustatzeko teknologia berriak: parte-hartzearen bidez tresna telematikoa diseinatzea, lagungarria izateko herritarren parte-hartze ereduan

7 oinarria, 7.2 puntua

Jasotako eskaerak eskabidea baino ez dakar

2. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

Zizur Nagusiko Udala

P3190700I

Herritarren parte-hartzerako organoak Zizur Nagusian

Baztango Udala

P3105000H

Udal ordenantza bat prestatzea Baztanen turismoko ostatuak arautzeko

3. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehazten den moduan (8. oinarria “Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura”), balorazio handienetik txikienerako ordenan, aurrekontuko partida agortu arte:

ESPEDIENTEA

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

PROIEKTUAREN ZENBATEKOA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA

0011-3060-2021-000039

Abaurregaineko Udala

P3100300G

Parte-hartze prozesua, Abaurregainean energia berriztagarrirako herritar-talde bat sortzeko

98,50

7.865,00 euro

6.292,00 euro

0011-3060-2021-000006

Garraldako Udala

P3111400B

Parte-hartze prozesua, energia berriztagarrirako herritar-talde bat sortzeko

97,38

8.167,50 euro

6.534,00 euro

0011-3060-2021-000001

Garesko Udala

P3120600F

Parte-hartze prozesua, Garesen energia berriztagarrirako herritar-talde bat sortzeko: azken fasea

96,63

7.804,50 euro

5.853,38 euro

0011-3060-2021-000018

Urrotz-Hiriko Udala

P3124300I

Parte-hartze prozesua, Urrotz-Hirian energia berriztagarrirako herritar-talde bat sortzeko

96,50

9.861,50 euro

7.889,20 euro

0011-3060-2021-000024

Tuterako Udala

P3123200B

Tuterako gazteriaren diagnostikoa

95,50

10.752,00 euro

7.526,40 euro

0011-3060-2021-000003

Larragako Udala

P3114100E

Larraga amable

95,00

14.998,00 euro

11.248,50 euro

0011-3060-2021-000009

Untzueko Udala

P3123800I

Jarduketak diseinatzeko parte-hartze prozesua, Untzueko hiri-paisaiaren hobekuntzarako, tokiko ekonomia jasangarrirako eta bizi-kalitaterako

95,00

11.850,00 euro

9.480,00 euro

0011-3060-2021-000020

Milagroko Udala

P3116900F

Gazteek parte hartzeko prozesua, aisialdi osasungarrirako eredu bat diseinatzeko

94,50

11.000,00 euro

8.250,00 euro

0011-3060-2021-000031

Aranguren Ibarreko Udala

P3102300E

Aranguren: ingurune zoriontsuak sortzen

94,50

8.333,00 euro

5.833,10 euro

0011-3060-2021-000017

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala

P3115500E

Parte-hartze bidezko diagnostikoa, Lizoainibar-Arriasgoitin dauden etxebizitza-beharrei buruz

94,00

3.539,25 euro

2.831,40 euro

0011-3060-2021-000007

Erromantzatuko Udala

P3120900J

Parte-hartze bidezko plana, turismo jasangarriari buruz

93,75

15.068,00 euro

12.000,00 euro

0011-3060-2021-000010

Lekunberriko Udala

P3155300A

Lekunberri suspertu

93,50

14.174,00 euro

10.630,50 euro

0011-3060-2021-000029

Artzibarko Udala*

P3102800D

Parte-hartze bidezko diagnostikoa, Artzibarren udal plan estrategiko bat garatzeko

92,50

11.000,00 euro

5.631,52 euro

GUZTIRA

100.000 euro

*Artzibarko Udalaren kasuan, ezin dira 5.631,52 euro baino gehiago eman, bat etorriz 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin.

Emandako diru-kopuruak, guztira 100.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2021eko gastu-aurrekontuko “Toki entitateentzako dirulaguntzak herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektuetarako” izeneko 010005-01720-4609-924900 partida.

4. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontu-krediturik ez baitago:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

Atarrabiako Udala

P3125800G

Udal estrategia bat kolektiboki eratzea, genero ikuspegiduna, ekintzailetzarako eta berrikuntza inklusiborako.

92,25

Legardako Udala

P3114600D

Parte-hartze prozesua, funtzio anitzeko eraikin berri baten diseinua eta erabilerak zehazteko

92,00

Zabaltzako Udala

P3126200I

Parte-hartze bidezko diagnostikoa, Etxauribarko gazteen beharrei buruz

91,50

Erronkariko Udala

P3121000H

Belaunaldiarteko espazio bat Erronkaribarko lehengo eskualde-eskoletan (2. fasea)

91,25

Izarbeibarko Mankomunitatea

P3118207D

Herritarren parte-hartzerako “Erabaki-Decidim” plataforma digitalaren ezarpena, parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesua garatzeko Izarbeibarko Mankomunitatean

91,00

Abartzuzako Udala

P3100200I

Enredando 2

91,00

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

P3126685A

Bortzirietako euskalgintzaren gogoeta estrategikoa

90,50

Erronkariko Ibaxaren Batzordea

P3129900A

Erronkaribar: XXI. menderako batzorde bat. Gobernantza eta parte-hartzea Erronkariko Ibaxaren Batzordean, efizientzia, arintasuna eta konpromisoa erdiesteko

90,50

Beriaingo Udala

P3190590D

Parte-hartzerako plan estrategikoa diseinatzea eta ekintza pilotuak garatzea Beriaingo udalerriarentzat

88,75

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

P3153298I

Elkarlaneko diagnostikoa, adinekoen egoerari buruz, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen esparruan

88,75

Buñuelgo Udala

P3105700C

Parte-hartze prozesua, Buñuelgo udal aurrekontuei buruz

87,50

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea

P3143466E

Zikloen itxiera parte-hartzearen bidez.–Dinamizazio komunitarioa eta herritarren parte-hartzea zero-hondakinen arloan, eta tokiko ahalduntze ekonomikoaren arloan

87,00

Gesalazko Udala

P3111900A

Parte-hartze bidez diseinatzea parte-hartze bidezko aurrekontu eredu bat eta hura abian jartzea Gesalazko Udalean

86,63

Uharteko Udala

P3112100G

Diagnostiko partekatu bat sortzea Uharteko kulturari buruz

85,00

Antsoaingo Udala

P3132500D

Parte-hartze bidez plan bat eratzea Antsoaingo merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza indartu eta digitalizatzeko

80,75

Arruazuko Udala

P3112600F

Epe ertain/luzera zer herri nahi dugu izatea

79,75

Arreko Kontzejua

P3135000B

Herritarrek parte hartzeko prozesua, Arreko Kontzejuan ingurumen-jasangarritasuneko neurriak aplikatzeko, Agenda 2030en garapen jasangarrirako helburuen ildotik

79,00

Eloko Udala

P3117200J

Parte-hartze prozesua, Eloko Las Eras aldearen erabilerak zehazteko

78,50

Orrioko Kontzejua

P3163200C

Herritarrek parte hartzeko prozesua, Orrioko Kontzejuan ingurumen-jasangarritasuneko neurriak aplikatzeko, Agenda 2030en garapen jasangarrirako helburuen ildotik

78,50

Faltzesko Udala.

P3110300E

Parte-hartze inklusiborantz Faltzesen

78,00

Leringo Udala

P3115100D

Imagina más Lerín

75,25

Arakilgo Udala

P3102500J

Bizi Arakil

75,00

Fiteroko Udala

P3110400C

Geure etorkizuna sortzen

74,50

Aurizberriko Kontzejua

P3128200G

Parte-hartze prozesua, plan estrategiko baten oinarriak ezartzeko Aurizberriko Kontzejuan (2022-2031 aldia)

73,50

Lizarrako Udala

P3109600A

Genero-inpaktuaren ebaluazioa (jarraipena)

73,25

Arguedasko Udala

P3103200F

COVID-19aren ondoriozko doikuntza eta herritarren lehenespena 2030erako estrategiako (Arguedasko Agenda 21) 1.1 lerroko ekintzetan, herrian turismoa sustatzeari dagokionez

73,00

Arbizuko Udala

P3102700F

Eskola izandakoaren erabilera adosteko partaidetza prozesua

72,50

Zangozako Udala

P3121600E

Omenezko lorategia

72,50

Ziritzako Udala

P3107400H

Proiektu komunitarioa Ziritzan

70,38

5. Ebazpen hau jakinaraztea deialdian proiektuak aurkeztu dituzten toki entitate guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 13an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

PROIEKTUEN BALORAZIOA

I. eranskina.–A epigrafeko proiektuen balorazioa (XLSa).

II. eranskina.–B epigrafeko proiektuen balorazioa (XLSa).

Iragarkiaren kodea: F2107959