140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzak emateko, uneko denboraldian jarduera arruntak antolatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 568059.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/568059).

Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, irabazi-asmorik gabeko kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan aurtengo denboraldian.

Xedea: dirulaguntzak ematea, aurtengo denboraldian ekintza arruntak antolatzeko.

Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, argitaratuak, eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

Zenbatekoa: 55.000 euro:

1.–Errendimenduko kirol-jarduerak: 49.700 euro.

2.–Aisialdiko kirol jarduerak: 4.850 euro.

3.–Guraso-elkarteen kirol-jarduerak: 450 euro.

Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udaleko kirolerako informazio batzordea.

Tafallan, 2021eko ekainaren 4an.–Kirol Alorreko zinegotzi ordezkaria, Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2109230