140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Udal Planeko XX. unitate integratuko (Etxabakoitz) ARS-5 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuan (S-1 sektorea eta GSA-1 sistema orokor atxikia). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

«Ikusi da “ARS-5 Etxabakoitz banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuaren aldaketa” deritzon agiria, tramitera aurkeztu duena Josetxo Iruretagoienak 2021eko apirilaren 14an, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen izenean eta haren ordezkari gisa, eta ikusi da, halaber, espedienteko dokumentazioa. Hortaz, eta bat etorriz Hirigintza Kudeaketako eta Aholkularitza Juridikoko zuzendarien 2021eko maiatzaren 21eko txostenarekin,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batez onestea “ARS-5 Etxabakoitz banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuaren aldaketa” deritzon agiria, tramitera aurkeztu duena Josetxo Iruretagoienak 2021eko apirilaren 14an, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen izenean eta haren ordezkari gisa. Haren xedea da sektorearen urbanizazio proiektuaren 3. faseari dagozkion urbanizazio lanak, eraikuntza prozesuarekin batera, gauzatzeko obligazioak dakarren karga erreala egoztea lurzati eraikigarriei. Lan horiek, hain zuzen, lurzati bakoitzari lotuta daude eta bakoitzari dagokion espazio librea urbanizatzetik datoz.

2.–Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.–Erabakia Josetxo Iruretagoienari jakinaraztea, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordea ordezkatzen baitu».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2109236