140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Villafranca kaleko 1 bis zenbakian dagoen udal lokalaren kalifikazio juridikoaren aldaketa Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteari (Latxan) eta Corazones Happy Elkarteari erabilera lagatzeko

Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2021eko ekainaren 3an:

1.–Villafranca kaleko 1 bis zenbakian dagoen udal-lokalaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea “jabari eta erabilera publikoko ondasuna” izatetik “ondareko ondasuna” izatera pasatzeko, Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkarteari (Latxan) eta Corazones Happy Elkarteari erabilera lagatzeko xedez. Lokala katastroko 6. poligonoko 4. hiri-unitateko, 1. azpieremuko 40. lurzatiari dagokio, 5127298 erregistro-zenbakiaz inbentariatuta dago, eta 200,80m2-ko azalera dauka. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan, 14. Liburukian, 45. Folioan, 38. finkan inskribatuta dago.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman denetik.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ondare Zerbitzuan -Merkatuko kalea 11, 3. solairua (948 420 257)- hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunetik antzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono-zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hogeita bateko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2109208