140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzen deialdia, arautu dadin nola eman prestazio ekonomikoak, banakako ebaluazioaren biez, ikastetxeetako jantokietan jateko (2021-22 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 567214.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/567214).

Deialdi honen xedea da behar den prozedura gauzatzea dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, horrela exekutatuz xedatua dagoena Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2021eko maiatzaren 31n.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108934