140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Urbanizazio proiektua, Ostizko OS.1.1-Iparraldea exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Odietako Alkatetzaren ekainaren 1eko 19/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Ostizko OS.1.1-Iparraldea exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak hala eskaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Odietako Udaleko Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 72., 74. eta 79 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako. Espresuki aditzera ematen da ezen, jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Erripan (Odieta), 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2109260