140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Jabari publikoko ondasunak desafektatzeari buruzko
espedientea, Agrowind Navarra 2013 SLk sustatzen
dituen haize-parkeekin loturik

Miranda Argako Udalak 2021eko maiatzaren 27an egindako ohiko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera ematea desafektazio-espediente bati, Agrowind Navarra 2013 SLk sustatzen dituen haize-parkeekin loturik (Jenáriz, Linte eta San Marcos II haize-parkeak), eta onestea desafektazio horren baldintza-agiria. Hona hemen:

1. Eratzea karga eta bide-zortasun elektrikoa, airekoa eta lurpekoa, 30 metroko eta 4 metroko zabalerakoa hurrenez hurren, euskarriak eta kutxatilak jarriz, Miranda Argako Udalaren herri-lurretan, ezar dadin goi tentsioko linea bat, 132 kV-ekoa, haize-parkeek sortzen duten energia ateratzeko, SET Olite transformazio azpiestazioarekin (132/220 kV) lotzen den guneraino, oraingo Olite azpiestazioari itsatsita baitago.

2. Desafektatzea Miranda Argako Udalaren herri-lur ukituak, hain zuzen ere aldi baterako okupazioak ukitzen dituenak, obrak egiteko, bai eremu horretako sarbiderako, bai exekuzio fasean materiala eta makinak biltegiratzeko.

Desafektazioak herri-lurretako 37.697,17 m² hartuko ditu, horri buruzko espedientean agertu bezala.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Miranda Argan, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2108823