140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, 2021eko deialdia onesten duena Nafarroako arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak ematearren jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 562642.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du 2021eko deialdia eta oinarri arautzaileak onestea Nafarroako arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak ematearren jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk finantzatzeko, 426.000 euroko gastua baimentzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta ikusirik kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2021eko deialdia onestea Nafarroako arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak emateko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk finantzatzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4816-334106: (E) Dirulaguntzak Nafarroako arte eszenikoetako eta musikaletako hirugarren sektoreko entitateentzat

2021

426.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

NAFARROAKO ARTE ESZENIKO ETA MUSIKALEN HIRUGARREN SEKTOREKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, 2021ean JAIALDIAK, KONTZERTUAK, IKUSKIZUNAK ETA BESTE EKITALDI BATZUK FINANTZATZEARREN.
OINARRI ARAUTZAILEAK

Kulturaren hirugarren sektorea eta haren egiturak, irabazi-asmorik gabe eta interes orokorreko helburuekin osatzen direnak, funtsezkoak dira kulturaren jardunerako eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko, eta hori munta handikoa da; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan aipatzen du, non zehazten baitu garapenaren alderdi kulturala, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek nahitaezkoa dutela herritarrek kultura nola eskuratu bermatzea eta kultura bultzatzea, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori jasota dago, orobat, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

COVID-19aren osasun krisia bat-batean agertuta eta agintariek, horren ondorioz, herritarren jardun arrunta mugatzeko salbuespeneko neurriak hartuta, oso ondorio txarrak pairatu ditu kulturaren jardunak.

Egoera horren aurrean, deialdi honetan jasotako laguntza ekonomikoen ildoek eta laguntza neurriek helburu dute arte eszeniko eta musikalak sustatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria ere. Xedea da, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sormenari eustea, bestela ezinezkoa bailitzateke kulturaren jardun arruntera itzultzea.

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da arautzea nola eman dirulaguntzak arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektore kulturaleko entitateei, jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen badituzte Nafarroako kultur ondareari eta gizarte ehunari eusteko, kalitatezko arte eskaintza askotariko eta inklusibo bat emateko, gizartearen eta lurraldearen gaineko alderdiak kontuan hartzen dituena, eta, batez ere, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzen laguntzeko.

1.2. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate daude:

–A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte:

• 50.000 euroko edo hortik gorako aurrekontua izan behar dute.

• Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dira, eta edukiak kulturala izan behar du nagusiki; programazio artistikoa intentsiboa eta etena izanen da, iraupen mugatukoa eta berariazko marka bati esker ezaguna.

• Gutxienez %20a autofinantzaketa izanen da, ekarpen berekiekin egina (iturri publikokoa ez dena): babesletza pribatua, jarduerak berak sortutako diru-sarrerak (sarrerak saltzea, publizitatea eta zerbitzuak eta ondasunak saltzea) eta entitatearen zerbitzuak eta baliabideak.

• Aurreko edo ondoko faseak kontuan hartu gabe (prestatzeko fasea, baloraziokoa edo itxierakoa), jarduera publikoak denbora tarte zehatz batean egin behar dira, eta tarte hori ez da izanen hiru egunetik beherakoa edo bi hilabetetik gorakoa (elkarren segidakoak ez direnak).

• Gutxienez 10 proposamen artistiko programatu beharko dira. Deialdi honen ondorioetarako, proposamen artistikoa da leku bakar bat behar duen jarduketa, nahiz eta talde bat baino gehiago eduki (irekierako talde gisa eta talde nagusi gisa aritzen direnak, edo antzeko formulekin). Arte eszenikoen kasuan, kontuan hartuko da estreinalditik urtebeteko epean zenbat aldiz programatu den ikuskizuna (ezin da 5 baino gutxiago izan). Kasuan kasuko konpromiso gutunen bidez frogatu beharko da.

–B modalitatea: Aurrekontu txikiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte:

• 50.000 eurotik beherako aurrekontua izan behar dute.

• Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dira, eta edukiak kulturala izan behar du nagusiki; programazio artistikoa arte eszenikoen eta musikalen arlokoa izanen da.

Ez dira jaialditzat joko urte osoan zehar egiten diren programazio kultural jarraituak.

1.3. Laguntzaren xedeko jarduerak 2020ko azaroaren 2tik 2021eko azaroaren 1era bitarte egiten ahalko dira.

1.4. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

2. Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauen entitate eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan daukana, bere xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musika arteekin lotutako jarduerak egitea.

b) Legez 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

2.3. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

1. Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza nagusia duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

2. Sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3. Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten entitateak.

2.4. Ezin dira onuradun izan honako deialdi honetan laguntza jasotzen duten entitateak: deialdia, 2021eko dirulaguntzak emateko Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektorean, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan emanaldiak izaten dituztenei.

3. Aurrekontuko esleipena eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (426.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Finantzaketarako dirua honela banatuko da modalitateen arabera:

–1. modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak: 226.000 euro.

–2. modalitatea: Aurrekontu txikiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak: 200.000 euro.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak: 50.000 euro.

–B modalitatea: Aurrekontu txikiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak: 15.000 euro.

3.3. Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Entitateak eskatutako diru kopurua izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa, baldin eta aurreko mugak betetzen badira eta kasuan kasuko deskontua aplikatuta, bidezkoa bada.

3.4. Modalitate batean soberakinik izanez gero, bestearen diru-kopurua handituko da.

3.5. Behin proiektuak eginda aurrekontu onartuekin, unitate kudeatzaileak banatuko du dirulaguntza proiektuen artean, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

Gerakinik badago, baina puntuazioko hurrengo proiekturako eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala.

Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Irizpide hauei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Ezin izanen da murriztu hasierako aurrekontuan sartuta dagoen eta entitatearen beraren baliabideekin (jarduera diruz lagungarriak sortzen ez dituztenekin) finantzatzen den kopurua.

b) Proiektua berregin ondoren banatzen den azken dirulaguntzak errespetatu beharko ditu ezarritako gehieneko ehunekoak.

c) Berregindako aurrekontua ezin da hasiera batez aurkeztutakoa baino %20 txikiagoa izan.

Edozein kasutan, eskatzaileak onar dezake, ala ez, proiektua berregitea.

Berregindako proiektua onartuz gero, Ebaluazio Batzordeak oniritzia eman beharko dio, laguntza eman aurretik.

Onartu ezean, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio, hark berregiteko aukera eskain diezaien hurrengo proiektuei puntuazio hurrenkeraren arabera.

Laguntzak esleitzeko ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko 12 puntu baino gutxiago lortu dituztenak 8. oinarriko 1. apartatuan.

3.4. Entitate onuradun batek laguntzari uko egiten badio edo, edozein arrazoirengatik, hasiera batez emandako diru kopuruak askatzen badira, emakida osagarri bat egin dakieke 8. oinarrian eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuei.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitateak, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa.

Proiektuan honako hauek jasoko dira:

–Izena.

–Garatu beharreko jardueren deskribapen zehatza: atal honetan, proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak zehaztuko dira.

II. eranskinera egokituko da hau:

–Proiektu osoaren aurrekontua, zehazki aurreikusitako jarduerei esleitutako aurrekontuak.

Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

Hartan argi gelditu beharko da honako hauen arteko koherentzia: entitateak proiektua aurrera eramateko dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratatutako langileak) eta baliabide materialak (azpiegiturak).

5. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago aurkeztu ahal izatea modu elektronikoan. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

5.3. Eskaeraren berariazko inprimakiari erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, agiri bakoitza bereizita eta behar bezala identifikatuta.

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, gehienez ere 30 foliotan idatzia, DIN A-4 formatuan, alde batetik idatziak, ohiko tipografian, gutxienez 11 puntuko letra mota erabilita, II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.

Folio kopuru horretatik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

e) Proiektuaren datu ekonomikoak laguntza-fitxan eskuragarri dagoen III. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza izanen da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

5.4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten taldeek eta entitate artistikoek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c apartatuetan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.5. Dirulaguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, entitateari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun naturaleko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.6. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak, eta deialdi honetan ezarritako epean egiten direnak.

Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, orobat, behar bezala frogatzen diren eta berreskuratu ezin direnak, dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera egiteko gauzatuak, baldin eta proiektua ezin izan bada osorik edo zati batean egin, agintaritza eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko harturiko neurrien ondorioz.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak:

1.–Dirulaguntzaren xedeko proiektuan aurreikusitako ekintzak egiteko kontratatzen diren langile artistikoen gastuak.

2.–Zuzendaritza tekniko-artistikoaren lanetan kontratatzen diren langileen gastuak (eginkizun administratiboak, kudeaketa, zuzendaritza artistikoa, exekutiboa eta antzekoak dira halako lanak):

–A modalitatea: gehieneko portzentaje bat ezartzen da, onartutako aurrekontuaren %15ekoa, 20.000 euroko mugarekin entitate bakoitzeko.

–B modalitatea: gehieneko portzentaje bat ezartzen da, onartutako aurrekontuaren %15ekoa, 6.000 euroko mugarekin entitate bakoitzeko.

Langile horiek lotura badute entitatearekin, baldintza hauek ere bete beharko dira kontratu ahal izateko:

1. Kontratazioa merkatuko ohiko baldintzekin bat egin beharko da.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak baimena eman beharko du aldez aurretik.

Kontzeptu honengatik lortzen den zenbatekoa berariaz agertuko da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko memorian, II. eta III. eranskinetan.

3.–Proiektua gauzatzeko kontratatzen diren artisten ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

Gastu horiek jarraian azaltzen diren mugak izanen dituzte, eta zerbitzua egiten duen enpresak emandako faktura aurkeztu beharko da, salbu eta norberaren ibilgailua erabiltzen bada, kasu horretan behean azaltzen den irizpidea aplikatuko baita:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) 20 euro ordainduko dira.

c) Joan-etorriak. Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,30 euro kilometro bakoitzeko. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

4.–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, espazioen, ekipamenduen eta bitarteko materialen alokairua, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.

5.–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako, digitalizaziorako eta merkaturatzeko gastuak.

6.–Sarien gastuak, sariketen proiektuen kasuan.

7.–Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa).

8.–Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

9.–Covid-19aren pandemiak eragindako osasun krisiaren ondorioz, jendaurreko kultur emanaldiak prestatzeko edo egiteko nahitaezkoak diren edo osasun agintaritzak gomendatzen dituen materialak erosteko edo zerbitzuak emateko egindako gastuak.

10.–Arte eszenikoen eta musikalen proiektuen parte diren jarduerek sortutako gastuak, baldin eta proiektu horiek erabat edo partzialki gauzatu ezin izan badira agintari eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz.

b) Zeharkako kostuak:

1.–Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu aldakorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Langileriaren gastu finkoak ez dira zeharkako gastu gisa onartuko.

Hori Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

2.–Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino handiagoak.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1.a)7 puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskura ditzakeenak.

d) Deialdi honetako 6.1.a)2 oinarriko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Artisten zerrendaren parte ez direnen mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

f) Ordezkaritza, protokolo eta luxuzko gastuak, ez eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak ere.

6.3. Proiektu bat egiteko baliabideak entitate batek baino gehiagok jartzen dituzten lankidetza proiektuetarako eskaeretan, bakoitzaren ekarpena desberdina bada ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, beharrezkoa izanen da berariaz agertzea, bai eskabidean, bai laguntza emateko ebazpenean, entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntza zatia, eta denak hartuko dira onuraduntzat.

Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, eta aski ahalmen emanen zaio elkartutako entitatearen betebeharrak bete ditzan. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta aipatutako foru legean ezarritako preskripzio epea iragan arte.

Gainera, laguntzaren eskatzaileak honako hauek jakinarazi beharko ditu berariaz:

a. Ekoizle bakoitzak proiekturako egindako ekarpenaren zenbatekoa eta bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuak.

b. Kasu guztietan, eskatzaileak frogatu egin beharko du diruz lagundutako gastu guztia, eta, orobat, proiektua oso-osorik gauzatu dela.

Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren onuradunak egiaz egiten eta justifikatzen dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

Informazio hori guztia II. eta III. eranskinetan zehaztu beharko da.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako Ebaluazio Batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira, tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus). Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua eta arte eta/edo ekonomia arloetako bi aditu, horietako bat Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide dela.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Batzordekideek proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte horiek baloratzeko.

2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bideren bitartez, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko. (ez da aurrez aurreko azalpenik izanen).

3. Onetsitako aurrekontuak ezarrita daudela, Ebaluazio Batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

4. 8. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako diru-muga:

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

–Unitate kudeatzaileak dirulaguntza banatuko du proiektuen artean lehentasun hurrenkerari jarraikiz, lortzen den puntuazioaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

–Gerakinik badago, baina puntuazioko hurrengo proiekturako eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala.

Nolanahi ere, proiektua berregitean, 3. oinarrian zehazturiko dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

7.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, Ebaluazio Batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian aurkeztuko da.

Aurreko irizpideak aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari. Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek 12 puntu lortu behar dituzte gutxienez 8.1.a) azpiapartatuan.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

8.1. Proposamenaren kalitate artistikoa. 50 puntu gehienez.

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea (20 puntu gehienez).

Irizpide honen bidez proposatzen den programazioa baloratuko da ekoizpenaren interes eta kalitate artistikoaren arabera.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20

Ongi

15

Nahikoa

12

Hala-holakoa

9

Eskasa

3

Urria

0

b) Programazioaren bolumena (5 puntu gehienez).

Taula honen arabera baloratuko da irizpide hori:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Zuzeneko 10 emanaldi baino gehiago

5

Zuzeneko 8 emanalditik 10era bitarte

4,5

Zuzeneko 6 emanalditik 7ra bitarte

3,5

Zuzeneko 4 emanalditik 5era bitarte

2,5

Zuzeneko emanaldi 1etik 3ra bitarte

1

c) Proiektuaren lurralde eremua (5 puntu gehienez).

Baloratuko da nolako irismena duen programak Nafarroako maparen gainean, kultur eskaintza orekatua izan dadin lurralde osoan.

Horretarako, honako honen arabera baloratuko dira kultur programak edo jarduerak: proiekzioa, hedapen eremua eta beste udalerri batzuetan, eskualdean edo Nafarroan duten eragina.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Urria

1

d) Nafarroako ehun kulturalak proposamenean parte hartzea (5 puntu gehienez).

Baloratuko da zenbateko parte-hartzea duten Nafarroako sortzaileek eta/edo profesionalek hala programazioan nola proposamena garatzen duen taldean.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Urria

1

e) Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, entitatearen ibilbidea eta esperientzia baloratuko dira, baita haren jarraitutasuna eta egonkortasuna ere, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 urtetik gorako ibilbidea

5

10 urte baino gehiago eta 20 urte arte

4,5

5 urte baino gehiago eta 10 urte arte

3,5

3 urtetik 5era bitarte

2,5

3 urtetik behera

1

f) Gaitasuna partaidetzarako bideak irekitzeko eta mantentzeko eta lankidetza sareak osatzeko beste eragile batzuekin (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko dira beste eragile batzuekin parte hartzeari edo lankidetzan aritzeari lotuta dauden ekimenak, proposatutako jardueran jasota daudenak, proposatutako programa diseinatu, kudeatu eta egiteko orduan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Urria

1

g) Marketin eta komunikazioa (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposameneko komunikazio planak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

2,5

Urria

1

8.2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa) (25 puntu gehienez).

a) Bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu gehienez).

Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera egiteko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%0tik %30era arte

15

%30 baino gehiago, %40 arte

10

%40 baino gehiago, %50 arte

8

%50 baino gehiago, %60 arte

6

%60 baino gehiago, %65 arte

4

%65 baino gehiago, %80 arte

2

b) Aurrekontu-zorroztasuna (10 puntu gehienez).

Aurrekontuetan jasotako partidak egokiak eta zehatzak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatua izatea ekonomia eta efizientzia irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso handia

10

Handia

7

Nahikoa

5

Eskasa

2

Urria

0

8.3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak) (25 puntu gehienez).

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da ea euskara erabili den proposatutako programazioan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5

Ertaina

2,5

Urria

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea programaren helburuetan eta ekintzetan eta/edo emakumeen ekarpen eta parte-hartze profesionala (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan arreta berezia ematea emakumeen esku-hartze aktiboari.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Garrantzitsua

5

Esanguratsua

2,5

Ez oso esanguratsua

0

c) Neurririk hartu den bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan neurriak txertatzea dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

1,5

Urria

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 0-11 urte bitarteko haurrak, 12-35 bitarteko gazteak eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioa publiko berriei zuzenduta egotea eta haiek parte hartzea, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5

Ongi

4,5

Nahikoa

3,5

Eskasa

1,5

Urria

0

e) Adierazleak erabiltzea proposatutako programaren interes soziala eta kulturala baloratzeko (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, eskaerako txostenean jasotako datuak baloratuko dira: erabili diren adierazleak eta haien eragina (kulturan eta tokiko kultur eragileengan, lurraldean eta herritarrengan, ingurumen jasangarritasunean, desberdintasunean...), haztapen taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5

Nahikoa

2,5

Urria

0

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

Gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio eskabidean adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki-taulan ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz.

Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekoak deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Halaber, proiektuak egiten laguntzeko mezenasgoko edo babesletzako ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 13.1 oinarrian aipatzen den azken memorian, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeko izan duten eragina ebaluatzea.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa ere bai, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Adierazpenaren eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) edo deialdi hau kudeatzen duen Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalaren bidez.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Entitate onuradunak laguntza jasotzen duen proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Finantzatzen du, Laguntzen du...).

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsultatzen ahal dira: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

Gainera, marka hau erantsi beharko dute komunikazio guztian musika arloan dirulaguntza jaso duten proiektuek: Nafarroa Live Music. (https://navarralivemusic.com/)

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

11.11. Entitateak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa emanen dio Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari, behar den aurrerapenarekin, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste baliabide batzuetan aldizka zabal dadin.

11.12. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan honako hauek adieraziko dira:

–Proiektuaren alderdiak noraino bete diren, eskaerarekin batera aurkeztutako deskripzio-memoria jasotakoarekin alderatuta.

Berariaz zehaztuta proposatutako adierazleak.

–Masa soziala osatzen duten pertsonen banaketa sexuen arabera (emakumezko eta gizonezko bazkideen kopurua); orobat, entitateko zuzendaritza taldearena, talde artistikoarena eta kudeaketa taldearena.

11.13. Deialdi honen dirulaguntzaren xedeko jarduerek, bai eta horien zabalkundeak ere, aintzat hartu beharko dituzte Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren aldetik baztertzailea ez den hizkerari buruz argitaratutako gomendioak:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf.

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo, bestela, partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ondoren.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

a) Eskaera, ordainketa mota (likidazio partziala) eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori Excel formatuan igorriko da.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko.

d) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

e) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

g) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete bat lehenago (urriak 12).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Ordainketa mota horren eskaera (konturako ordainketa) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Salbuespenez.

Salbuespenez, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako dirulaguntzaren %50 aurreratuz, gehienez ere.

Horretarako, entitateak eskaera egin beharko dio Kultur Ekintza Zerbitzuari, zer nolako ordainketa den adieraziz (aurrerakina), eta dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts horiek aldez aurretik jaso behar dituela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztu (egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, eta egiteko dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda, hilabeteka banakatua).

Dena den, aurrekoaz gain, dirulaguntzak aurrez ordaintzea ere aurreikusten da, behar diren baliabideen falta frogatu behar izan gabe. Horretarako, emandako diru kopurua 15.000 euro baino handiagoa ezin da izan, ez eta ordainketa aurreratua emandako diru kopuruaren %60 baino handiagoa ere.

Aurrerakina eskatzeko epea bi hilabetekoa izanen da, laguntza eman dela jakinarazten denetik hasita.

13. Justifikatzeko epea eta modua.

13.1. Aurreko apartatuan aipatutako ordainketa moduen artean edozein aukeratzen dela ere, dirulaguntzaren likidaziorako, onuradunek honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2021eko azaroaren 12a baino lehen, egun hori barne:

a) Eskabidea, ordainketa mota (azken likidazioa) eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

b) 12.1 oinarrian (b, c, d) eskatutako dokumentazioa.

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

–Orobat, egindako gastuen fakturak aurkeztuko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

c) Proiektuaren azken memoria, 12.1 oinarrian zehazten den moduan.

d) Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Hala ere, konturako ordainketaren bat egin bada, onuradunek frogagiriak hilabeteko epean aurkezten ahalko dituzte, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea bukatzen denetik hasita (abenduak 1), betiere horietan agertzen bada gauzatze epe horren barnean dauden gastuei dagokien ordainketa dela (fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak).

Ordainketa partzialen edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

13.3. Laguntza ematea onartzen den unean jarduera egina duten proiektuen kasuan, laguntza eman zaiela jakinarazi eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.

13.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da.

Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

13.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

13.6. Dokumentazio hori jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du. Kasua bada, gaizki kobratutako zenbatekoak itzultzeko espedientea irekiko da.

14. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

14.2. Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.3. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15. Laguntza itzultzea.

Entitate onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu bada, eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan ezarritakoa izanen da.

18. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Proiektua deskribatzen duen memoria.

III. eranskina.–Tramiteen katalogoa deskargatzea edo unitate kudeatzaileari eskatzea.

IV. eranskina.–Mezenasgoari lotutako erantzukizunpeko adierazpenak.

Deskargatu I., II. eta IV. eranskinak DOC formatuan.

III. eranskina.–(Excel artxibo baten bidez beteko da III. eranskina; eranskin hori Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogotik deskargatzen ahal da, deialdia han izanen baita; bestela, deialdia kudeatzen duen unitateak emanen du).

Iragarkiaren kodea: F2107751