140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, S-8+9 AR-10+11 unitateko Plan Partzialean. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Mendabiako Udal Planeko S-8+9 AR-10+11 unitateko Plan Partzialean. Aldaketa Mendabiako Udalak sustatu du, eta xede du unitate horretako 10. etxe-sailaren aldaketa puntuala.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2108949