140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko 5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Sociedad Cooperativa Lumbier Desarrollo Unifamiliares delakoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Irunberrin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2108820