140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lur baten desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren C azpilurzatian (“La Sierra” parajea). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen honako herri-lur hau desafektatzea: 9. poligonoko 1. lurzatiaren C azpilurzatiko 16 m² (“La Sierra” parajea), ondoren erabilera lagatzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2108818