140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurren desafektazioa, Mues-Los Arcos hornidurako hodia berritzeko, 1. poligonoko 690. lurzatian

Los Arcosko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkura berezian, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

ERABAKIA:

1. Onestea desafektaziorako baldintza-agiria, desjabetzeko, akueduktu-zortasuna eratzeko kolektorea jartzeagatik, Jurramendiko Mankomunitateak sustatutako proiektu honen barrenean: “Mues-Los Arcos hornidurako hodia berritzea, 1. poligonoko 690. lurzatian (A eta D)”. Horiek guztiak Landa-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean bilduta daude.

2. Aipatu herri-lurren erabilera hasiera batez desafektatzea, desjabetzeko, Jurramendiko Mankomunitatea enpresari lagatzearren (helbidea: Lizarrako Bell-Viste kalea, 2. zenbakia; Identifikazio Fiskaleko Kodea P3113452A). Jarduketa horrek interes publiko nabarmena du udalerriarentzat, helburu baitu ur-hornidurako hodia berritzea.

3. Aipatu espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, ez da beharrezkoa izanen Udalaren beste erabakirik desafektazioa deklaratzeko.

Los Arcosen, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2108950