140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, Uharteko Udalaren balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. (544/2018 espedientea).

Uharten, 2021eko ekainaren 1ean.– Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2108951