140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Cordovillako 321. partzelaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko maiatzaren 20an eginako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Cordovillako 321. partzelaren xehetasun-azterketa, Morea Inversiones SAk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2109164