140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 356., 357. eta 358. partzeletarako. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko maiatzaren 27an emandako 31/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat, 1. poligonoko 356., 357. eta 358. partzeletarako, Emilia Arcos Herasek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 169 c) artikuluari jarraituz.

Fontellasen, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2108844