140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Kalifikazio juridikoa aldatzea 1. poligonoko 811. partzelari eta besterengarritasuna adieraztea. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

Etxarri Aranazko Udalaren ondasuna den 01/811. partzelaren (Lurloi kalea) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea, ondare-lurzati bezala deklaratzeko, legedian zehazten diren baldintzak betetzen direlako.

Etxarri Aranazko Udalaren ondasuna den 01/811. partzelaren (Lurloi kalea) besterengarritasuna adieraztea.

Alkatetzari erabaki hau betetzeko behar diren agiriak sinatzeko ahalmena ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin.

Etxarri Aranatzen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2109356