140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Ziritzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki bat onetsi zuen, hauxe dioena:

Aditzera ematen da Estudio 5 enpresak balorazio txostenaren proiektu bat aurkeztu duela, eta agiriak teknikoki jasotzen dituela enpresak eta udalkideek egindako lanak, izandako bileretan.

Informatzen da txostena onesteko prozeduraz eta, orobat, eskaera egin dela simulazio bat egiteko eta jendaurrean jartzeko katastro-balio horien simulazioa, herritar guztiek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko.

Aurkeztutako lanaren gaineko bozketa eginda, Osoko Bilkurak aho batez

ERABAKI DU:

1.–Behin-behinekoz onestea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostena, Estudio 5 enpresak egindako agiri teknikoaren arabera.

2.–Jendaurrean jartzea hasiera batez onetsitako txostena, 20 egunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik eta txosten berriaren ondoriozko katastro-balioen simulazioa jaso ondotik.

3.–Ikusirik udalkide batzuk izendatu behar direla, joan daitezen Nafarroako Gobernuan arlo horretarako eskumena duen organoak izendatutako ordezkariekin egin beharreko bileretara, Udalaren ordezkari izendatzea Cristina Porrón Goñi, alkatea, eta Alberto Gorostieta Villanueva eta Manuel Domínguez Rodríguez zinegotziak, Udala ordezka dezaten balorazio-txostenaren berrikuspenean.

Ziritzan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2109205