140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Borondatezko birpartzelazio proiektua, 1. sektoreko U.E. 01 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zarrakazteluko arau subsidiarioetako borondatezko birpartzelazio proiektua, 1. sektoreko U.E. 01 exekuzio unitatean.

Jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zarrakaztelun, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2109222