140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

21. Ordenantza Fiskala aldatzeko hasierako onarpena: “Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terrazei eta mahaitxoei dagokienez, I. epigrafearen aplikazioa bertan behera uzteko-Aprobetxamendu bereziak lurzoruan 1.1 mahai, aulki, mahaitxo eta plataformei dagokienez”

Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko maiatzaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onartu du 21. Ordenantza Fiskala aldatzea: “Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, terrazei eta mahaitxoei dagokienez, I. epigrafea - Aprobetxamendu bereziak lurzoruan 1.1 mahai, aulki, mahaitxo eta plataformen aplikazioa etenda uzteko”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2108828