140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Arizkungo 47. poligonoko 214, 215, 216, 217 eta 622 lursailetan. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2021eko maiatzaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 9. puntuan hasiera batez onetsi zuen Xabier Jaimerena Irigoienek aurkeztutako xehetasun azterlana, Arizkungo 47. poligonoko 214, 215, 216, 217 eta 622 lursailei dagokiona. Bertan, eraikinak har dezakeen eremua definitzen duten lerrokadurak aldatzea proposatzen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2109284