140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Epatze deia, 12. poligonoko 43. lurzatiko hiri-jarduketaren plan bereziaren behin betiko onespenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan

Alberto Sarasibar Cigandak 21-00903 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Atezko Udalak, 2021eko otsailaren 19ko osoko bilkuran 12. poligonoko 43. lurzatiko hiri-jarduketaren plan bereziari eman zion behin betiko onespenaren aurka. Onespen hori, hain zuzen, 2021eko martxoaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdun direnei epatze deia egiten die auzitegi horretan ager daitezen hamar egun balioduneko epean.

Eritze Atetzen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2109335