140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, Udal Planeko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorean, 2. poligonoko 598. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Alkatetza honen maiatzaren 28ko 82/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Arroizko Udal Planeko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorean, 2. poligonoko 598. lurzatian. Conservas Iturri SLk sustatu du.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2109052