140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Hiriberri Arakilgo 13. poligonoko 309. eta 310. lurzatietan. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2021eko maiatzaren 25ean, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Hiriberri Arakilgo 13. poligonoko 309. eta 310. lurzatietan. Pedro Murillo eta Ángel Cuevas dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2108809