140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Anueko Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan.

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an eta behin betiko onespenaren iragarkia, berriz, 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an. Beraz, bidezkoa da hasiera batez aldatzea 14. artikuluko d) eta e) apartatuetako edukia, eta tarifen eranskin bat gehitzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, aldaketa hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Anuen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2108814