140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Ordenantza, Taxi zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta ordenantzaren eduki osoa emanen da argitara.

Anuen, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2108812