140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Euskarazko ikasleentzako dirulaguntzak. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 567901.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/567901).

Oinarri hauen helburua eta xedeak: oinarri hauen helburua da arautzea nola eman dirulaguntzak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Andosillako herritarrei.

Onuradunak: Dirulaguntza eska dezakete ondoko baldintzak betetzen dituztenek; eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira:

a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra gutxienez.

b) Andosillan erroldaturik egotea, etengabe, dirulaguntza eskatzen den unean, gutxienez ere urtebete. Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, eta espedientean jasoko.

c) Egunean izatea Andosillako Udalarekiko betebehar fiskalak, eskaeraren egunean. Udalak ofizioz egiaztatuko du hori, eta espedientean jasoko.

d) 16 urtetik goitikoa izatea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetarako 1.000,00 euro erabiliko dira, Andosillako Udalaren 2021eko ekitaldiko 3350 480.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura (Euskararen sustapena).

Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Onuradun bakoitzeko, 200,00 euro da gehieneko dirulaguntza.

Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu horretarako erreserbatutako kontsignazio ekonomikoa, aurrekontuetan aurreikusitako kontsignazio gehienekoa banatu eginen da eskabideen artean, baldin behar den epean eta moduan aurkeztu badira eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.

Andosillan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2109180