140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Deialdia, laguntzak emateko ostalariei, saltokiei, autonomoei eta enpresa txikiei, jarduera ekonomikoari eusteko herrian, osasun pandemiak egoeraren testuinguruan. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 567740.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/567740).

I.–Xedea.

Osasun-krisiak kalte ekonomikoa ekarri die jarduera komertzial eta txikizkakoan ari diren pertsona fisiko eta juridikoei, eta dirulaguntza hauen xedea da kalte ekonomiko hori murriztea, baldin pertsona horiek betetzen badituzte oinarri arautzaileetan azaldutako baldintzak, eta, hala, sostengua emanen da zuzeneko galera ekonomikoa arintzeko eta jarduera ekonomikoari eusteko.

II.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradunak dira:

a) Enpresa txikiak eta pertsona fisikoak, alta emanik daudenak ekonomia-jardueren gaineko zergan, jarduera enpresarial edo profesional gisa, izaera juridikoa edozein izanik ere, eta modu baliozkoan eraturik daudenak eskabideak aurkeztean, eta, betiere, Andosillako udal-mugartean ari direnak jarduera ekonomikoan.

b) Enpresak, baldin jarduera presentziala badute udalerri honetan, edo hemen badaude jendearentzat irekita, eta baldin fakturazioa murriztu bazaie, indarrean sartzeagatik martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua eta haien aldaketak eta luzapenak.

III.–Dirulaguntza edo laguntza mota.

Aurreikusi da 19.000,00 euro izanen direla deialdi honetako laguntzetarako, 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren 4390 479.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura. Nolanahi ere, zuzkidura ekonomikoa handitu egin daiteke, aplikatzekoa den araudia betez betiere.

Laguntza bakarra onartuko da pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko. Enpresak izena emanik badaude epigrafe batean baino gehiagotan, ekonomia-jardueren gaineko zergan, eskabide bakarra egin beharko dute guztietarako.

Onuradun bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa hau izanen da:

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan 167. eta 168. taldeetako edozein epigrafetan alta emanik dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak: gehienez 1.000,00 euro.

–Gainerako kasuetan, gehienez 600,00 eurokoa izanen da.

Jasotako laguntza ezin izan da handiagoa frogatutako diru-sarreren galera baino, betiere kontzeptu berberarengatik jasotako gainerako laguntzak kenduta, izan beste administrazio publiko batzuenak, izan bestelako entitate publiko edo pribaturenak.

Andosillan, 2021eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2109135