140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako honetan: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu
bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko apirilaren 13an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, mailaz igotzeko lehiaketa bidez. Deialdi hori argitaratu zen 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6koan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda, Alkatetzaren ekainaren 8ko 300/2018 Ebazpenari jarraikiz.

Hamar egun baliodunekoa da alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea , iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN
BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Onartuak: 8, 15 eta 22 zenbakidun poliziak.

Baztertuak: inor ez.

Atarrabian, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2109308