140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Epatzea gora jotzeko 21-00246 errekurtsoan, Alkatetzaren 1991/2020 Dekretuaren aurka jarritako horretan. Dekretuaren bidez ezetsi zen berraztertzeko errekurtso bat

Honako honen bidez, jakinarazten zaie Eguesibarko Udalaren udaltzain agentearen hiru lanpostu, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdian interesa dutenei –2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an–, aipatu deialdiko 7.1.2 oinarriko euskarazko probari buruz jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuen Alkatetzaren 1991/2020 Dekretuaren aurka, Rebeca Goy Gurpeguik 21-00246 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña).

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2109211