140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Udaltzain-agentearen izendapena

Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpena.

2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an, Daniel Erdozain Reta izangaia Iruñeko udaltzain izateko izendapena. Aldez aurretik Berriozarko Udaleko udaltzain-agente funtzionarioa zen.

2020ko urriaren 1ean Daniel Erdozain Reta bere lanpostuaz jabetu zen Iruñeko Udalean. Horrek zekarren berariaz uko egitea ordurarteko lanpostuari, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen III. xedapen gehigarriari jarraikiz, eta gelditzea borondatezko eszedentziaren egoeran, lanpostua gorde gabe.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen III. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Daniel Erdozain Reta Iruñeko Udalean lanean hasteagatik gelditutako lanpostu hutsa bete zen prestakuntza-ikastaroa egin zuen hurrengo izangaiarekin, hots, Carlos López Gilekin.

Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren maiatzaren 19ko 058/2021 Ebazpena, zeinaren bitartez onesten baitira Polizian sartzeko 2020ko oinarrizko prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak. Ikusirik, orobat, delako ebazpenean Carlos López Gil praktiketako funtzionarioari gai kalifikazioa ematen zaiola, aipatu Eskolan prestakuntza-ikastaroa egin eta gainditu baitu.

Hori guztia kontuan harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izendatzea Carlos López Gil Berriozarko udaltzain, eta plantilla organikoko 74. lanpostu hutsa ematea.

Bigarrena.–Izendatuak 2021eko ekainaren 1ean hartu beharko du karguaren jabetza. Aurretik zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zintzo beteko dituela karguko betebeharrak.

Hirugarrena.–Aipatu izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Berriozarren, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2108942