140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

482E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena Irañetako Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 308. lurzatian aldatzeari buruz.

Irañetako Udalak 2021eko martxoaren 31n onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarkia argitaratuz 2021eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua baino ez du behar.

Aldaketaren xedea da hiri lurzoru gisa sailkatzea 1. poligonoko 308. lurzatiaren parte bat (1.083 m²), hiri lurzoruko 324. lurzatiarekin mugakide dena, bai eta oinezkoentzat eta ibilgailuentzat lurzatirako sarbide den lurzoru zerrenda ere. Behar diren hirigintza-antolamenduko determinazioak ezartzen dira 910 m²-ko lurzati bat mugatzeko, non eraikiko baita familia bakarreko etxebizitza bat, sustatzailearen ohiko etxebizitza izanen dena.

Lurzatia hiri lurzoruaren hegoaldeko ertzean dago, hiri lurzoruko 324. lurzatia du mugakide –gaur egun urbanizatuta eta eraikita dago eta oinarrizko zerbitzu guztiak ditu–, eta proposatzen da hiri lurzoru finkatugabeko exekuzio unitate bat izan dadila (UO-11). Lurzatiaren azalera osotik 910 m² dira eraikigarriak, eta gainerakoa, 173 m², erabilera publikorako lagatzea planteatzen da, bidearen lurzoru zerrendari gehitzeko.

Lursaila laua da eta nekazaritzarako erabiltzen da, mahatsondo, sagarrondo eta intxaurrondo sailekin. Beraz, ez du ingurumen-elementu edo -balio nabarmenik. Gaur egun lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dago, “hirigunearen ingurua” azpikategorian. Beraz, azalera eta ezaugarriak kontuan harturik, proposatutako erabilera-aldaketak ez du ingurumen-ukipenik sortuko. Eragin positiboaren aldetik nabarmentzekoak dira etxebizitzaren irisgarritasunari eta paisaia-integrazioari, mugikortasunari eta energia-efizientziari buruz proposatu diren determinazio arauemaileak, zeinak lotesleak baitira eraikuntza proiekturako.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean eta ez baitu aldatzen udalerriko lurralde antolamenduaren eredua: Irañetako Arau Subsidiarioen aldaketa 1. poligonoko 308. lurzatian. Benjamín Irurtia Claver da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Irañetako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2108451