140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

120/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Artzibarko Udalak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 53/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000219/2021 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez ukatu egin zen 9.039,77 euro jasotzeko eskubidea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharrekoetarako ekarpenaren kontzeptuan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2021eko maiatzaren 31ko idazki baten bidez, behar den espediente administratiboa igortzeko eskatu du, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3., eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin bat. Idazkia 2021eko ekainaren 1ean sartu zen Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espedientearen aurrekariak (zehazki 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharrekoen kontzeptuari dagozkion agiriak), Artzibarko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoak (0000219/2021 prozedura arrunta). Errekurtsoa aurkeztu zen Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 53/2021 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ukatu egin baitzen 9.039,77 euro jasotzeko eskubidea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharrekoetarako ekarpenaren kontzeptuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 8an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2109321