139. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Balorazio txostenaren berrikuspena. Behin-behineko onespena eta jendaurrean jartzea

Barasoaingo Udalak, 2020ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, onetsi zuen honela dioen erabakia:

Aditzera ematen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren memoriaren agiri teknikoa, Estudio 5 enpresak aurkeztua; agiriak teknikoki jasotzen ditu enpresak eta udalkideek egindako bileretan prestatutako lanak.

Txostena onesteko prozeduraren berri ematen da, bai eta simulazioa egiteko eta katastro-balio horien simulazioa jendaurrean paratzeko eskaerarena ere, herritar guztiek espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

Aurkeztutako lanaren bozkatzea eginda, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1.–Behin-behineko onestea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostena, Estudio 5 enpresak egin agiri teknikoaren arabera.

2.–Txosten proiektuaren ondoriozko balioen simulazioa eskatzea, erakusketa publikoan eskuragarri egon daitezen.

3.–Batzorde mistoa osatuko duten Udaleko ordezkariak izendatzea, txostena behin betiko onets dadin.

4.–Txosten berriaren ondoriozko katastro-balioen simulazioa jaso ondoren, jendaurrean jartzea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, eta, horrez gain, Udalaren webgunean argitaratzea eta udal bulegoetan eskuragarri egotea, alegazioak, kexak eta oharrak formulatu daitezen.

Barasoainen, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2108738