139. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

62/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, onesten duena Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren Prestakuntza Plana 2021-2022rako.

Prestakuntza elementu estrategikoa da, ezinbestekoa zerbitzu publikoa mantendu eta hobetzeko. Etengabeko prestakuntzaren helburu nagusia da organizazio baten langileen gaitasunak (ezagutzak, trebetasunak eta iaiotasunak) trebatu eta gaurkotzea, langile bakoitza gai izan dadin bere funtzioak era efiziente eta eraginkorrean egiteko; aldi berean, etengabeko prestakuntzak aukera emanen die langileei profesionalki garatzeko. Bi arrazoi hauengatik, etengabeko prestakuntzak organizazioaren hobekuntzaren alde eginen du.

Basozainak kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak bere laugarren xedapen gehigarrian ezartzen du ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez prestakuntza plan bat prestatuko dela Basozainak kolektiboko langileentzat. Ezartzen du, halaber, langileek parte hartuko dutela prestaketan eta bi urtean behin berraztertuko dela. Halaber, 71/2019 Foru Aginduak onetsi zuen plan zuzentzailearen helburua da, Profesionalizazioa izeneko 5. ildoaren barruan, “langileak egoki prestatzea lanpostua betetzearekin loturiko gaitasun eta gaietan”.

Betebehar hori betetzeko, prestakuntza plan bat prestatu da, 2021-2022 urteetarako. Prestakuntza plan hori zerbitzuko beharrak eta zerbitzuko langileen ekarpenak aintzat hartuz prestatu da. Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren Prestakuntza Plana 2021-2022rako onestea. Haren testua foru agindu honen eranskin gisa sartu da.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen eta bere oinarri arautzaileen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

INGURUMEN KUDEAKETAREN KALITATEAREN ETA ZAINTZAREN ZERBITZUKO BASOZAINAK KOLEKTIBOAREN PRESTAKUNTZA PLANA

1.–Hitzaurrea.

Prestakuntza elementu estrategikoa da, ezinbestekoa zerbitzu publikoa mantendu eta hobetzeko. Etengabeko prestakuntzaren helburu nagusia da organizazio baten langileen gaitasunak (ezagutzak, trebetasunak eta iaiotasunak) trebatu eta gaurkotzea, langile bakoitza gai izan dadin bere funtzioak era efiziente eta eraginkorrean egiteko; aldi berean, etengabeko prestakuntzak aukera emanen die langileei profesionalki garatzeko. Bi arrazoi hauengatik, etengabeko prestakuntzak organizazioaren hobekuntzaren alde eginen du.

2.–Helburuak.

a. Prestakuntzaren beharrak identifikatzea, lortu nahi diren gaitasunetatik abiaturik.

b. Lana burutzeko arazoak saihestea.

c. Teknologia berrien sarrera erraztea.

d. Produktibitatea handiagotzea (efizientzia eta eraginkortasuna).

e. Langileen eta herritarren gogobetetasuna maximizatzea

3.–Prestakuntza motak.

Prestakuntzaren parte bat Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak antolatzen du, prestakuntza-beharrak identifikatu eta gero. Prestakuntzaren gaiaren arabera, nahitaezkoa edo borondatezkoa izaten ahal da. Prestakuntzaren beste parte bat NAPIk eskaintzen duena da, eta borondatezkoa da. Azkenik, litekeena da zenbait prestakuntza-ekintza zerbitzuko langileek edo Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuek proposatuta egitea, beren garrantzia eta lanpostuarekin duten harremana ebaluatu eta gero; kasu horretan, bertara joaten direnek itzulerako txostena edo jardunaldia aurkeztu edo egin beharko dute, zehazten denaren arabera, baita eskuratutako dokumentazioaren kopia ere, kolektiboak erabil dezan. Nafarroako Gobernuaren beste unitate tekniko batzuek proposatzen badute prestakuntza ekintzaren bat Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzurako, baloratu eginen da, eta egoki jotzen bada, egin eginen da.

Oro har, 50 ordu gordeko dira, urteko eta pertsonako, prestakuntza egiteko, bere kategoria guztietan. Borondatezko prestakuntzara joateak ez du urteko 20 orduko maximoa gaindituko. Salbuespenez, irizpide orokor hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharrengatik, zuzendaritzaren oniritziarekin.

2020. urtean, harrera plan bat egin zen 31 basozain berrirentzat. Prestakuntza plan honek ez du aintzat hartzen beste harrera plan bat egitea, 2021-2022 aldian ez delako basozain berririk sartuko.

4.–Metodologia.

4.1. Diagnostikoa.

Prestakuntza beharrak identifikatzeko, 2020ko abenduan Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko langile guztiei bidali zitzaien prestakuntza beharrei buruzko galde-sorta bat.

Basozainen prestakuntza beharrei buruzko galde-sorta horrek hainbat alderdi hartzen duen kontuan: egindako ikastaroak errepikatzeko interesa, beste unitate tekniko batzuek proposatutako ikastaroak egiteko interesa, ikastaro berriak egiteko proposamenak eta interesa eta 2019-2020ko prestakuntzaren ebaluazioa.

4.2. Plangintza.

Prestakuntza planaren planifikazioa bi urtekoa da, eta 2021-2022 urteetan zehar garatuko da. Oraingo prestakuntza plana idazteko garaian galde-sortari emandako erantzunak aintzat hartu dira. Lan-kargarik handiena duten urteko aldiak errespetatu egin dira, baita gehienek oporrak hartzeko aukeratzen dituzten hilak ere.

Prestakuntza ekintzen programazioan aldaketak egon daitezke, prestakuntza eskaera espezifiko bati erantzuteko beharrak eraginda, bai Zaintza Zerbitzuaren ekimenez, bai beste unitate tekniko baten ekimenez, programatu gabeko prestakuntza ekintza bat planteatzeko beharra sor daitekeelako.

4.3. Prestakuntza ekintzen jarraipena.

Ikastaro bakoitza ebaluaziorako galde-sorta espezifiko baten bidez ebaluatzen da. Oro har NAPIk ezartzen zuen eredua erabiliko da.

Gainera, urtea amaitzean urteko jarraipen txostena eginen da, ikastaroen gaineko alderdi hauek aintzat hartuko dituena:

–Parte-hartzaile kopurua.

–Prestakuntza orduen kopurua.

–Egindako ikastaroak eta planifikatutako ikastaroak.

–Ikastaroetan parte-hartutakoen gogobetetze maila.

–Hobekuntzarako eta zuzenketarako ekintzak inplementatzea.

4.4. Formatua.

Ikastaroak on-line edo era presentzialean egiten ahalko dira. Formatu bat edo bestea aukeratzeko, kontuan hartuko da pandemiaren bilakaera, ikastaroaren gaia, eta alde horretatik garrantzizkoa jotzen den beste edozein faktore.

7.–Prestakuntza plana proposatzea eta kudeatzea.

Arlo guztien prestakuntza beharrak jaso eta gero (Basozainak kolektiboko langileek atzemandakoak edo zuzendaritzak atzemandakoak), prestakuntza proposamen hau planteatzen da, 2021-2022ko Prestakuntza Plana osatuko duena.

2021-2022KO PRESTAKUNTZA PLANA

Basozainak / Ingurumena Zaintzeko Atala

PROGRAMATURIKO JARDUERA ZK.

BARRUTIAK

ZER URTETAN
EGIN DEN

NAHITAEZKOAK/

1

Lehen sorospenak

Guztiak

2022

N (1)

2

Orux Maps oinarrizko maila

Guztiak

2021

B

3

Orux Maps maila aurreratua

Guztiak

2021

B

4

Lur orotako ibilgailuak gidatzea eta haien mekanika

Guztiak

2022

N (1)

5

Fauna biltzea eta erabiltzea

Guztiak

2022

O (1)

6

Ingurumen kalitatea: ikuskapena eta hondakinak

Guztiak

2021

N

7

Toki entitateen herri-ondasunak

Guztiak

2022

N

8

Baso-osasuna aldaketa klimatikoaren garaian

Guztiak

2021

B

9

Espezie inbaditzaileak eta aldaketa klimatikoa

Guztiak

2022

B

10

Espezieen aukeraketari eta baso tratamenduei buruzko aholkularitzako esperientziak klima aldaketaren baldintzetan

Guztiak

2022

B

11

Flora eta fauna inbaditzaileak: erabilera eta kudeaketa

Guztiak

2022

N

12

Flora katalogatua: identifikazioa eta kudeaketa

Guztiak

2022

B

13

Artropodo babestuak: identifikazioa, habitatak, jarduteko aldiak

Guztiak

2022

B

14

Armak atzematea eta erabiltzea

Guztiak

2021 eta 2022

B

15

Kiropteroak

Guztiak

2021

N

16

Talde lana

Guztiak

2021 eta 2022

N (1)

17

Suteak

Guztiak

2021 eta 2022

N

18

Basogintza: irizpideak markaketarako, pizidoak

Guztiak

2022

N

19

Ingurumen-inpaktuak (linea elektrikoak, haize-sorgailuak)

Guztiak

2022

N (1)

20

Abeltzaintzaren eta basafaunaren arteko interakzioak: ugatzak, saiak, hartza eta beste batzuk

Guztiak

2021

B

21

Harrapariak (eta beste batzuk) identifikatzea hezur-hondakinak erabilita.

Guztiak

2021

B

22

Gaztainondoa (gaixotasunak, tratamenduak, barietate berriak)

Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Sakana-Mendialdea eta Iruña.

2021

B

23

Basozaina ingurumen delituaren eta arau-hauste administratiboaren aurrean

Guztiak

2022

B

24

GIAN espezialistentzako ikastaro espezifikoak: eskalada, arroila-jaitsiera, eta beste

Zentrala

2021 eta 2022

N

25

Ibaietako espezialistentzako ikastaro espezifikoak: uretako espezie exotikoak identifikatzea, espezie horiek erauzteko metodoa, eta beste

Zentrala

2021 eta 2022

N

26

Aktak eta txostenak idaztea

Guztiak

2021

B

27

Elektrokuzioa (Aquila a-Life)

Guztiak

2021

B

28

Kaparrak lan eremuan. Lymeren gaixotasuna

Guztiak

2021

N (1)

29

Jokabide eta komunikazio teknikak pertsona zailak edo oldarkorrak erabiltzeko

Guztiak

2021

N (1)

30

Norberak hartu beharreko babes eta defentsa neurriak

Guztiak

2022

N (1)

31

Bide-kontzientziazioa lan jardueran

Guztiak

2022

N (1)

32

Ingurumen hezkuntza

Guztiak

2021

B

(1) Ikastaro hauek nahitaezkoak dira langile guztientzat, zeinak egiten joanen baitira hurrenez hurreneko prestakuntza planetan, postuak daudenean.

Denboraren araberako planifikazioa egitea, foru agindu hau onetsiko den unean, oso zaila da, Covid-19aren pandemia dela-eta. Horregatik, ahalegina egin da 2021ean ahalik eta ikastaro gehien on-line izan daitezen, nahiz eta hainbat ikastaro presentzial ere badagoen. Pandemiarengatik 2021ean egin ezin diren ikastaroak 2022an eginen dira.

F2106944

Iragarkiaren kodea: F2106944